Agenda
Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta
2024/05/12 11:00
Iruñea, San Frantzisko eskolako jolastokia
Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean.
Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.
Udalbatzaren soka-dantza
2024/05/12 12:00
Beasain
Loinazko jaietako igandean udalbatzak soka-dantza egingo du herriko plazan. Beasaingo Loinazko jaietan hamaika dantza hitzordu eskaintzen dituzte herritarrek. Hona hemen hitzorduak:
Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:
Maiatzak 12, igandea
- 12:00 Udalbatzaren soka-dantza
Maiatzak 13, astelehena
Maiatzak 14, asteartea
- 12:00 Umeen soka-dantza
- 19:00 Helduen soka-dantza
Muxikoak
2024/05/12 12:00
Errenteria, Herriko Plaza
Maiatzaren 12an, 12:00etan, hileko bigarren igandeetan ohikoa den bezala, Muxikoak dantzatzeko aukera izango da Errenteriako Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan euria egingo balu), Beti Prest taldeak antolatuta.
Leire Amonarriz: HizkidantzA
2024/05/12 18:00
Hondarribia, Liburutegia
HizkidantzA hitzen, soinuen eta zizakaduren arteko dantza bat da, haurren irudizko unibertsora eramango gaituena. Jolas eszeniko gozagarri baten bidez, hiru antzezlek errealitatearen eta fantasiaren arteko zubiak eraitzen dituzte. Haien interakzioak aditzera ematen du hizkuntzak musika gisa funtzionatu dezan, lehendabizi soinua atera behar zaiola, dantzarazi behar dela. Horrela, musikak, dantzak eta poesiak, hizkuntzaren ahozkotasun garbia gure begiekin entzuten lagunduko digute.
“HizkidantzA” hitz-jokoan dantza (nagusiki hitzik gabeko hizkuntza) eta letrak (hizki) lotzen dira, hitzezko komunikazioaren oinarri direnak. Ikerketa eta sorkuntza koreografiko hau harreman horretatik abiatzen da, itxuraz urruna dena, baina, aldi berean, guztiz gizatiarra dena.
FITXA ARTISTIKOA
- Zuzendaritza eszenikoa: Leire Amonarriz
- Musika zuzendaritza: Elsa Sanchez
- Koreografia: Leire Amonarriz
- Interpreteak-sortzaileak: Alberto Almazán, Elsa Sánchez, Alicia Chprintzer, Nuria Alaña, Leire Amonarriz
- Argazkiak: Luiscar Cuevas
- Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ramón Lertxundi, Leire Amonarriz
- Kolaboratzaileak: La mínima, Espacio Abierto QM, Asociación Cultural Megaló
Proyecto Larrua: Idi Begi
2024/05/12 18:00
Bilbo, Arte Ederren Museoa
Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik.
- Koreografia: Jordi Vilaseca.
- Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga , Miguel Ballabriga, Aritz López.
- Musika: Bach, Machinefabriek.
Daniel Abreu: Perro
2024/05/12 19:00
Bilbo, La Fundicion
Istorioa izenburutik abiatzen da. Esaten da txakurra gizakiaren lagunik onena dela, baina erdibidean dago basapiztiaren eta abere otzanaren artean, konfiantzaren eta amorruaren artean, instintuaren eta “emadazu hankatxoa”-ren artean.
- Sortzea, argiztapena eta interpretazioa: Daniel Abreu
- Zuzendari laguntzailea: Igor Calonge
- Interpretazioa: Daniel Abreu
- Koordinazio teknikoa: David Benito
- Musika: Max Richter, Piano Magic eta Skyphone.
- Argazkiak: Yassiek y Cía., Daniel Abreu
- Kolaborazioa: Provisional Danza, Carmen Werner
Dantzari-dantza eta erregelak
2024/05/12 19:00
Abadiño
Abadiñoko jai nagusiak maiatzaren 12an hasten dira, Santo Domingo egunez. Iluntzean, Gerbasen kalejiraren ondoren, herriko ezpata-dantzariek azken entsegua egingo dute udaletxearen aurrean. Horrela, Talde Batuak-eko dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte San Trokaz plazan.
Abadiño: San Trokaz 2016 Azken entsegua: Txotxongiloa [Bideoa]