Loinazko ezpata-dantza

  • Loinazko ezpata-dantza
  • 2024-05-13T08:30:00+02:00
  • 2024-05-13T23:59:59+02:00
  • Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza. Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan: Maiatzak 12, igandea 12:00 Udalbatzaren soka-dantza Maiatzak 13, astelehena 9:00 Loinazko ezpata-dantza Maiatzak 14, asteartea 12:00 Umeen soka-dantza 19:00 Helduen soka-dantza
Loinazko ezpata-dantza

Argazkia: Eire Vila

Noiz

2024/05/13 08:30

Non

Beasain, Loinazko San Martinen basilika

Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza.

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Maiatzak 12, igandea

Maiatzak 13, astelehena

Maiatzak 14, asteartea