Agenda
Debagoiena bailarako Dantzari Eguna
2023/03/28 11:30
Oñati
Martxoaren 28an Oñatin Debagoiena bailarako dantza taldeetako dantzariek bailarako Dantzari Eguna antolatu dute. Parte hartuko duten taldeak: Eskoriatzako Gorosarri dantza taldea, Arrasateko Arrostaitz dantza taldea, Aretxabaletako Leizarra dantza taldea, Antzuolako Oinarin dantza taldea, Arrasateko Lore Gazteak dantza taldea eta Oñatiko Oñatz dantza taldea.
11:30etatik aurrera Oñatiko kaleak girotuko dituzte, eta 12:00etan Foruen Enparantzan ekitaldi izango da. Eguraldia txarrarekin ekitaldi nagusia Oñatiko kiroldegian ospatuko litzateke.
Erakusketa: Dantzaz Ele
2023/03/28 12:00
Donostia, San Telmo museoa
Baionako katedraleko klaustroan milaka ikuslek ikusi zuten erakusketa Donostiako San Telmo museoan izango da martxoaren 28tik apirilaren 23ra. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantza erritutako jantziak biltzen dituen Baiona-Miarritzeko Maritzuli konpainiak sortutako Dantzaz Ele erakusketak. 2021ean Baionako katedraleko klaustroan aurkeztu zen erakusketa hau, eta Baionan hartu zuen itxura bertsua hartuko du erakusketak Donostian ere, hemen ere erakusketaren zati handi bat klaustroan izango baita eta bestea elizan. Asteartean, martxoaren 28an, San Telmo Museoan, 11:30ean, aurkeztuko dute Maritzuliko kideek ikusgai ipini duten lana eta 12:30ean inauguratuko da erakusketa. Horrela, martxoaren 28tik apirilaren 23rako tartean, asteartetik igandera, 10:00-20:00 izango da irekita.
Dantza inklusiboa
2023/03/28 17:30
Azpeitia, Sanagustin kulturgunea
Gautena eta Marea Urdinak gizartea autismoaren inguruan kontzientziatzeko duten helburuari jarraiki dantza inklusibo saioa antolatu dute Urdinduz 2023 ekimenaren barnean.