Dokumentuaren akzioak
Agenda

Udalbatzaren aurreskua
Noiz: 2025/07/17 20:00Non: Antzuola
Udalbatzaren aurreskua, Oinarinek lagunduta.

Ertza: UN’WE (aurre-estreinaldia) + Otenpodiz
Noiz: 2025/07/18 18:30Non: Alegia, Herriko Plaza
UN’WE (AURRE-ESTREINALDIA) “UN’WE”-k, “Bat bakarra” esan nahi du “changana” hizkuntzan, Afrika hegoaldeko hainbat herrialdetan hitz egiten den bantu hizkuntzan. Hemen, gure munduari egiten dio erreferentzia, sare sozialei esker bakarrera murriztu den munduari; baina aldi berean, eta gaur inoiz baino gehiago, bertan dauden desberdintasunak nabarmen erakusten dituenari; gutxitu beharrean, ugaltzen doazen desberdintasunak izan ere. Bi mundu, bata bestearengandik geroz eta urrunago dauden arren, elkarren beharra dutela, eta azken finean mundu berbera direla ulertzen ez dutenak. UN’WE-k, gaur egun ematen diren esklabutza mota berriez, esplotazioaz, indibidualismoaz eta sare sozial deiturikoekiko menpekotasunaz hitz egiten du. OTEMPODIZ Zuek erlojuak dituzue, guk denbora daukagu Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. FITXA ARTISTIKOA

Mairuaren alardea
Noiz: 2025/07/19 19:00Non: Antzuola
Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den “Festa” edo “Mairuaren alardea” bezela ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu (buruzagi) baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila-txikiak, makila handi dantza eta zinta-dantza.

Haurren aurreskua
Noiz: 2025/07/20 12:00Non: Ordizia, Plaza Nagusia
Haurren aurreskua Ordiziako Plaza Nagusian eguerdiko 12:00etan.

Emakumeen soka-dantza
Noiz: 2025/07/22 20:00Non: Otxandio
Galduta egon den eta 2017an berreskuratu zuten errementarien soka-dantza egingo dute Otxandioko jaietan Urduri dantza taldeko emakumeek. 1980ko hamarkadan Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko Mundi eta Andoni Flores anaiak Otxandioko soka-dantza ikertzen hasi ziren. Santa Marina jaietan egiten zen emakumeen soka-dantzaren inguruko informazio historikoa, ahozko testigantzak eta herriko hainbat abestiren partiturak bildu dituzte. Ikerketa- eta bilketa-lanak eman dute fruitua, 1935etik dantzatu ez den soka-dantza egingo dute aurten herriko emakumeek.

Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2025/07/24 19:00Non: Garai
Arratsaldeko 19:00tan Donien Atxa altxako dute eta ondoren Garaiko ezpata-dantzariek herriko plazan azken entsegua egingo dute, dantzari-dantza eta erregelak.

Kresala: Hiru
Noiz: 2025/07/24 21:30Non: Hernani
Elkargunerako espazioa den itsasoari irekitako oroigarri klasikoen plaza batetik, hiru eskultura sortzen dira itsasoan eta mendian ezarritako hiru harkaitzetatik. Hiru dira harkaitz bakoitzean sartzen diren besoak; hiru besarkatzen dituzten espazioak definitzen dituzten besoak eta “haizea orrazten” dutenak; eta hiru mugan hitz egiten duten elementuak: lurra eta harkaitza, itsasoa eta olatua, zerua eta haizea. Dantza, eskulturaren antzera, Kuroien greziar arte arkaikoko geometriatik datorren eta zati baten instant bateko abstrakzio liriko latz batera doan adierazpen metagarrira egokitzen da. “Hiru”, dantza, musika eta poesiaren txirikordatze bat da non
metamorfosian bibratzen duen obra bat bezala grabitatzen duen, “bere ahotsa” ateraz aromak lotuz eta gurutzatuz; Haiku japoniar batean bezala, erritmo sotil, intimo eta delikatuko keinuekin.
Esnaola, Leire De La Hoz, Maddi Iriondo, Marina Arruabarrena, Aitor Egaña, Josu Sagardia, Pablo Zurutuza, Markos Murua, Beñat Sasiain, Manex Lizartza, Oier Goikoetxea, Oier Martikorena, Jone Muniategiandikoetxea, Harkaitz Ardanaz, Lide Muniategiandikoetxea.

Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2025/07/25 10:30Non: Garai

Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2025/07/26 10:30Non: Garai
Santana eguna ezkonduen eguna da Garain. Goizeko 10:30ean txistulari, dantzari eta agintariek kalejira egiten dute. 11:00etako meza nagusia eta prozesioaren ostean, agintariena eta Gernikako arbola dantzatzen dituzte. Jarraian, Gizonezkoen erregelak eta emakumezkoen erregelak.

Agintarien soka-dantza
Noiz: 2025/07/26 12:15Non: Ordizia, Plaza Nagusia
Agintarien soka-dantza Ordiziako Santa Ana festetan.
Dokumentuaren akzioak