Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ertza: UN’WE (aurre-estreinaldia) + Otenpodiz

Dokumentuaren akzioak

Ertza: UN’WE (aurre-estreinaldia) + Otenpodiz

Noiz 2025/07/18
18:30
Non Alegia, Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

UN’WE (AURRE-ESTREINALDIA)

“UN’WE”-k, “Bat bakarra” esan nahi du “changana” hizkuntzan, Afrika hegoaldeko hainbat herrialdetan hitz egiten den bantu hizkuntzan. Hemen, gure munduari egiten dio erreferentzia, sare sozialei esker bakarrera murriztu den munduari; baina aldi berean, eta gaur inoiz baino gehiago, bertan dauden desberdintasunak nabarmen erakusten dituenari; gutxitu beharrean, ugaltzen doazen desberdintasunak izan ere. Bi mundu, bata bestearengandik geroz eta urrunago dauden arren, elkarren beharra dutela, eta azken finean mundu berbera direla ulertzen ez dutenak.

UN’WE-k, gaur egun ematen diren esklabutza mota berriez, esplotazioaz, indibidualismoaz eta sare sozial deiturikoekiko menpekotasunaz hitz egiten du. 

OTEMPODIZ

Zuek erlojuak dituzue, guk denbora daukagu

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.

 

FITXA ARTISTIKOA

  • Koreografia: Asier Zabaleta (dantzarien laguntzarekin).
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
  • Musika: Askotarikoak.


Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930