Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Koko-dantzak Rocca Grimaldara bidean

Dokumentuaren akzioak

Koko-dantzak Rocca Grimaldara bidean

2012/02/10 12:56
Gaur arratsaldean abiatuko da Kezka dantza taldeko "koko-dantzak Roccara" espedizioa Italiaruntz. Asteburuan Rocca Grimaldan izango gara, bertan ospatzen den La Lachera inauterian koko-dantzak aurkezten.



Piamonteko herri txiki bat da Rocca, eta izenari ohore egiten dio, haitz handi batean magalean eraikitako herria baita. Inauteri tradizionala, zahar eta eder bat ospatzen da bertan, La Lachera. Gaur bertan,  ostiralean, abiatu dituzte La Lacherako ekitaldiak, eta igandera bitartean iraungo dute.



Lache, Trapulin edo ezkonberriak pertsonaiek parte hartuz, etxez-etxe ibiltzen dira La Lacherako pertsonaiak dantzan eta eskean. Igandean izango da ekitaldi nagusia Rocca Grimaldan. Egun horretan herriak dituen biztanleak bikoiztu egiten dira kanpotik etorritakoekin. Kalejira eta dantza festa horretan eskainiko ditu Kezka dantza taldeak Eibarko koko-dantzak.

 

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com