Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Ezpata-dantza Donostian Angel Olaran misiolariaren ohorez

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantza Donostian Angel Olaran misiolariaren ohorez

2011/01/12 15:38
Eguberri bezperetan Gipuzkoako Urrezko Domina eman zion Foru Aldundiak Angel Olaran misiolariari. Hernaniarrak Somalia, Tanzania eta Etiopian eman ditu azken 40 urteak, premia larrienak dituztenen alde lanean.
2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6597
2010eko abenduaren 23an, egin zen Gipuzkoako Urrezko domina emateko ekitaldia Donostian, Foru Aldundiaren egoitzan. Ekitaldi honetan ohikoa bihurtu den moduan, ezpata-dantzarekin egin zitzaion harrera omenduari eta ezpatekin egindako ohorezko arkutik pasa zen Diputazioaren eraikinera sartzerakoan.
2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6526 2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6533
Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean, Urki (Andoain), Arkaitz (Añorga), Haritz (Elgoibar) eta Kezka (Eibar) dantza taldeetako 30 dantzarik osatu zuten ezpata-dantza. Eibarko Usartza txistulari taldeko musikariak arduratu ziren ezpata-dantzaren doinuetaz.

2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6559 2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6587 2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6590 2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6612

Ikusi ondoko loturan Arantza Uriguen-ek egindako argazki sorta:
Andoni Arkaitz Anorgako dantzaria
2011/01/13 12:20

Oso elegante! Betiko moun!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com