Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza irudiak Euskal Herriari buruzko filme zaharretan

Dokumentuaren akzioak

Dantza irudiak Euskal Herriari buruzko filme zaharretan

2015/02/24 10:30

Zinemagile atzerritarrek Euskal Herriari buruz egindako filmeak, eta ondorioz, horietan ageri diren euskal dantzak ikusteko aukera izaten ari da asteotan Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalaren ekimenez. Orson Welles, Maurice Champreux edo Otar Iosellianiren dokumentalak erakutsi dira ziklo honetan, eta horietan dantzak protagonismo handia du. 

Iruñeko jardunaldiak bukatu dira eta datozen egunotan, martxoaren 2tik 4ra, Bilboko EHUren Bizkaia aretoan eskainiko dira sorta honetako hainbat filme. Aurretik, Iruñeko Baluarte eraikinean izan da dokumental hauek ikusteko aukera. Zehazki Ipar Euskal Herrian zinemagile atzerritarrek egindako filmazioak erakusten ari dira jardunaldian, eta horien artean, aipatzekoak dira Maurice Champreux-ek 1930ean egindako Au Pays des Basques edo Orson Welles-ek 1955ean egindako dokumentala.

Fandangoaren irudi zahar eta ederrak eskaintzen dituzte filme horiek adibidez. Otar Iosellianik egindako Euskadi été 1982 filmean berriz Heletako Besta Berri edo Pagolako zuberotarren dantzak ikus daitezke. Filme horietako dantza atal horietako zenbait dantzan webgune honetan bertan argitaratuta ditugu ondoko zutabean ikus daitekeenez.

Zinemagile atzerritarrak Ipar Euskal herrian jardunaldiak

Martxoak 2, astelehena

  • Au Pays des Basques, Maurice Champreux-ena (1930, 40 min)
  • Im Lande der Basken, Herbert Brieger-ena (1944, 12 min)
  • Around the world with Orson Welles, Pays Basque I (The Basque Countries, 1955) 26 min
  • Ondotik, Bernado Atxagaren hitzaldia eta solasaldia.

Martxoak 3, asteartea:

  • Huber Knapp-en bi filmak:
    • Le Curé basque de Greciette (26 minutu)
    • Croquis en Soule (26 minutu)
  • Ondotik Amets Arzallusen hitzaldia eta solasaldia

Martxoak 4, asteazkena:

  • Otar Ioselliani-ren Euskadi été 1982 (55 min)
  • Ondotik, Oskar Alegriaren hitzaldia eta solasaldia.

Informazioa:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.