Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Memoria argitzera zatoz neregana

Dokumentuaren akzioak

Memoria argitzera zatoz neregana

2015/12/01 09:00
Memoria argitzera zatoz neregana

Googlen zerbitzari-gune horietako bat... Gurea piskat (baina piskat, e!) txikiagoa da.

Memoria arazo latzak ditugu. Memoria digitalaz ari naiz, ordenagailu, zerbitzari eta disko gogorretan gordeta dugun horretaz. Dantzan.eus-en azken hamalau urteotan pilatu zaizkigunak 16 Terabyte-ko (horietatik 15 bideoetan) tamaina dute. Elkarte txikia gara, eta beste batzuekin alderatuta kantitate txikia da gure zerbitzarian daukaguna, baina nahikoa baliabide urriekin funtzionatzen duen elkarte bati burukomina emateko.

Gure artxiboa euskal kulturaren ondaretzat daukagu, dokumentazioaz gain milaka dantza ekitaldiren irudiak baititugu bertan. Baina hori ongi gordetzea ardura eta dirua da. Ziur aski beste hainbat elkarte, kulturaren eta ezagutzaren alor desberdinetan lanean dihardutenak antzera dabiltza, etengabe zerbitzariak eta disko-gogorrak erosiz, eta memoria eta babes-kopia zerbitzuak ordainduz. 20 Tb-eko memoria digitala erabilgarri izatea ez da beste munduko ezer izango, baina guretzat burukomin eta diru dezente ekartzen dizkigu horrek.

Euskal kulturaren alorrean dihardugunok diru-laguntzak eskatzen dizkiegu normalean erakunde publikoei, baina kasu honetan, iruditzen zait zerbitzua bera eskatu dezakegula. Gure zerbitzarietan ditugunak euskal kulturaren ondarearen parte badira, horien gordetze eta babeskopia interes publikokoa da. Badira gordailu digitalak eta segurtasun kopiak sarean, lainoan, izateko aukera ematen duten zerbitzuak. Garestiak dira baina. Zergatik ez dute erakundeek kultur elkarteon zerbitzurako gordailu digital bat eskaintzen? Elkartu gaitezke hainbat elkarte eta honelako proposamen-eskaera bat aurkeztu Jaurlaritzari? Beste inork badu arazo hau bere elkartean?

Dokumentuaren akzioak

2015/12/01 10:09
Arrazoia duzue!
Baina ... zuek egin duzuen lan eskerga horren balioa zapaldu gabe izan dadila!
Ogasuna zuena da eta denontzat zabaltzen duzue, euskal kulturaren presentzia mundu zabalera hedatuz!
Mesedez! Arazoari erantzun publiko bat hain langile diren ekintzaile, euskaldun eta dantzazale hauei!
Eta egoera honetan egongo diren hainbat erakundeei ere!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.