Lamiako Maskarada 2018

2018/04/11
Lamiako Maskarada 2018

Leioako Lamiako auzoaren izena omenduko duen jaia ospatuko da maiatzaren 25an, Lamiako Maskarada, alegia. Aurten, 40. urteurrena beteko du Lamiako Maskarada elkarteak (1978. urtean sortu zen eta 1979ko maiatzaren azken ostiralean lehen antzezpena egin zuen).

Jaiak gogora ekartzen du lamien zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira. Ikuskizunean Prudentziaren kondairak bizia hartuko du Antonio Truebaren ‘El Canto de la Lamia’-ren bitartez eta jai moduan aurkeztuko da. Hiru atal izango dira: 17:30ean, 18:00etan eta 22:30ean.