Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kultura Eskola Kultura Eskolaren katalogoan dauden dantza-proiektuak

Dokumentuaren akzioak

Kultura Eskolaren katalogoan dauden dantza-proiektuak

2021/03/22 14:30

Gipuzkoako bigarren hezkuntzako ikastetxeetan dantza lantzeko proiektuen katalogoa ikusgai da. Kultura Eskola programaren barruan dantza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako eskoletara eramateko aukera ireki da. Izan ere, Gipuzkoako nerabeei kultura jarduerak helarazi, ikasi, praktikatu eta ezagutzeko martxan jarritako programa da.

Proiektuaren helburu nagusia da kultura eta arte jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasunen eta interesen parte izatea, sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea. Horretarako ikastetxeetan dantza eta kultura jarduerak antolatuko dira, ikasturtean zehar eta eskola ordutegiaren barruan.

Dantza proiektuen katalogoa

Kultura eragileek eta sortzaileek eskoletan dantza lantzeko hainbat proiektu aurkeztu dituzte, jasotako proiektuen artean hautaketa egin da, eta, azkenik, onartutako proposamenekin katalogoa osatu da. Ikastetxeek beren zentroetara eraman nahiko lituzketen ekintzak hautatzeko aukera dute.

Hauexek dira eskoletan dantza lantzeko katalogoan jaso diren proiektuak:

 

Informazioa: Kultura Eskola (Gipuzkoako Foru Aldundia).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kultura Eskola

Kultura Eskola

Artea eta kultura-ondarea ezagutzeko nerabeei zuzendutako ekimenak jasotzeko eta zabaltzeko esparrua da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak sustatutako Kultura Eskola programa. Programaren helburu nagusia da kultura eta arte jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasunen eta interesen parte izatea, sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea; helburu hori kultur eragileen, hezkuntza munduaren eta erakundeen arteko lankidetzari esker lortu ahal izango da.

 

Bide batez, enplegu aukerak sortzen lagundu nahi da oso prekarizatuta dagoen eta orain, inoiz baino gehiago, egoera ekonomiko bereziki zaila bizi duen sektore sortzaile eta kultural batean. Baita irakurketa aretoak, erakusketa aretoak, zinema eta antzerki aretoak hartuko dituzten publiko berriak eta ondare historiko-artistikoaren gaineko ardura izango duten herritarrak sortzea ere, bokazio berriak piztea baztertu gabe.

 

Katalogorako dantza proposamenak

Kultura Eskolaren proposamenekin katalogoa osatzen ari da eta dantza jardueren proposamen berriak 2023ko martxoaren 31ra arte bidali ahal izango dira helbide elektroniko honetara: kulturaeskola@gipuzkoa.eus

Interesatuek, edozein argibide behar izanez gero, helbide honetara jo dezakete: