Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kultura Eskola Eskoletan dantza lantzeko aukera eskainiko du Kultura Eskola programak

Dokumentuaren akzioak

Eskoletan dantza lantzeko aukera eskainiko du Kultura Eskola programak

2020/07/14 07:55
Eskoletan dantza lantzeko aukera eskainiko du Kultura Eskola programak

Dantzaz konpainiaren Dantzabidea programa.

Kultura Eskola programa jarriko du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta horren bidez kultura jarduerak eskoletan lantzeko aukera izango da. Dantza eskoletara eramateko proiektuak irailaren 15erako aurkeztu beharko dituzte dantzariek eta dantza elkarteek. Dantzaren sektoreari programaren nondik norakoak azaltzeko bi aurkezpen egingo dira Gipuzkoako Dantzagunearen eta Dantzan Ikasiren bidez. Datorren uztailaren 21ean, eguerdiko 12:30ean lehena eta egun berean arratsaldeko 19:00etan bigarrena, Dantzagunearen areto birtualean jarraitu ahal izango dira bi aurkezpen horiek.

Proiektuak prestatzeko unea

Dantza, antzerkia eta kultura jarduerak (tallerrak, emanaldiak, aurkezpenak,...) eskoletara eraman nahi dituzten dantzariek eta kultur-eragileek oraintxe dute proiektuak prestatzen hasteko unea. Izan ere, irailaren 15era arte izango dute proposamenak aurkezteko aukera dantzariek, sortzaileek eta kulturgileek.

Jasotako proiektuen artean hautaketa egingo da eta onartutako proposamenekin katalogoa osatuko da. Katalogo hori ikastetxeetara helaraziko da eta ikastetxeek hautatuko dituzte beraien eskoletara eraman nahi dituzten kultur ekimenak. Ikastetxeen eskaerak jasota, Gipuzkoako Diputazioak bideragarri direnak onartu eta hautatutako proiektuak babestuko ditu.

Bigarren hezkuntzan eta derrigorrezko eskola-orduetan

Kultura Eskola programa Bigarren Hezkuntzara begira hasiko da, alegia, 12-16 urte bitarteko ikasleei begira. Eskola-orduetan egiteko jarduerak izango dira proposatu beharko direnak. Izan ere, ez da eskola-orduetatik kanpoko aktibitate moduan planteatuko, baizik eta ohiko ikastorduetan, eta beraz, ikasturte bakoitzeko ikasle guztiei zuzendutako proiektuak izango dira.

Dantzaren sektorearentzat Kultura Eskola programaren aurkezpenak

Dantzari, dantza-sortzaile eta dantza-eragileei Kultura Eskola programaren berri eman eta bertan parte hartzeko prozedura azaltzeko bi aurkezpen bilera egingo dira Gipuzkoako Dantzagunearen eta Dantzan Ikasiren bidez uztailaren 21ean. Aurkezpenak Dantzagunaren areto birtualaren bidez jarraitu ahal izango dira. Aurkezpena presentzialki jarraitzeko aukera bertan behera geratu da pandemiaren aurreko azken neurrien ondorioz.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kultura Eskola

Kultura Eskola

Artea eta kultura-ondarea ezagutzeko nerabeei zuzendutako ekimenak jasotzeko eta zabaltzeko esparrua da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak sustatutako Kultura Eskola programa. Programaren helburu nagusia da kultura eta arte jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasunen eta interesen parte izatea, sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea; helburu hori kultur eragileen, hezkuntza munduaren eta erakundeen arteko lankidetzari esker lortu ahal izango da.

 

Bide batez, enplegu aukerak sortzen lagundu nahi da oso prekarizatuta dagoen eta orain, inoiz baino gehiago, egoera ekonomiko bereziki zaila bizi duen sektore sortzaile eta kultural batean. Baita irakurketa aretoak, erakusketa aretoak, zinema eta antzerki aretoak hartuko dituzten publiko berriak eta ondare historiko-artistikoaren gaineko ardura izango duten herritarrak sortzea ere, bokazio berriak piztea baztertu gabe.

 

Katalogorako dantza proposamenak

Kultura Eskolaren proposamenekin katalogo bat osatzen ari da eta dantza jardueren proposamenak 2020ko irailaren 15a arte bidali ahal izango dira helbide elektroniko honetara: 

 

Interesatuek, edozein argibide behar izanez gero, helbide honetara jo dezakete: