Dokumentuaren akzioak
Idoia Lahidalga eta Oihane Puertasen “Tenpraren Guarpena” Eibarren
Erronkari ibarreko emakumeen bizipenak jasotzen ditu Idoia Lahidalga Baglietto eibartarrak (eta Kezkako dantzariak) eta Oihane Puertas Ramirez lasartearrak egin duten dokumental honek "Tenpraren Guarpena" dokumentalak. Belaunaldi ezberdinetako lau emakume, bailarako zenbait herritakoak, bizipen ezberdinekin historia berdina kontatzen. Guarpenari etzau akabatan trenpa (oroimenari ez zaio amaitzen denbora) erronkarierazko esalmoldetik dator izenburua, Tenpraren Guarpena, alegia, denboraren oroimena.
Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazio Graduaren amaierako lan modura egin dute Lahidalgak eta Puertasek dokumentala, eta ekainean aurkeztu dute tribunalaren aurrean. Hain zuzen Kimu Berri 1. Saria jaso dute, gradu bukaerako lanaren aurkezpen onenaren saria. Eta ondoren, Erronkaribarrean hainbat aurkezpen eta emanaldi egin dituzte uda honetan.
Tenpraren Guarpena Eibarren
• Data: 2021eko irailaren 23an, osteguna, 19:00etan (sarrerak agortuta!) eta 20:00etan (azken sarrerak!).
• Tokia: Portalea Kultur Etxeko (Eibar) areto nagusian (2. solairua).
• Sarrerak: izen-emateak kezka@dantzan.com helbidean edo Kezka dantza taldearen uasapean (605 711 429)
• Antolatzailea: Kezka dantza taldea - Eibarko Klub Deportiboa.
• Laguntzailea: Eibarko Udala.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19