Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Jantzari dokumentala Eibarren

Dokumentuaren akzioak

Jantzari dokumentala Eibarren

2021/03/25 12:40
Jantzari dokumentala Eibarren

Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna.

Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa izango ditugu Eibarren apirilaren 14an. Aste horretan Eibarko Klub Deportiboko Kultura, Mendi eta Kezka-dantza batzordeen artean antolatu dugun Udaberriko Euskal Jaiaren baitan kokatuko da. 

Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna 

Dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa

  • Data: Apirilak 14, asteazkena, 19:00etan
  • Tokia: Kezka Garajea (Bista Eder 12, Eibar).
  • Aforo mugatua. Sarrerak (dohain) erreserbatzeko: kezka@dantzan.com
  • Sinopsia: 2018an neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz ordurarte beti gizonek bakarrik egin zuten ezpata-dantza egitera atera zen Iurretan. Talde hori da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza taldea. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria.
  • Fitxa teknikoa: Iurretako Dantzariak, Anboto Komunikabideak, Bideografik.
  • Iraupena: 68 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Zuzendaritza eta gidoia: Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias
  • Errealizazioa: David Maeztu eta Xabier Zabala.

  

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com