Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iratxe de Arantzibia Lucia Lacarra, The key filmaren protagonista

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lacarra, The key filmaren protagonista

Historian zehar arrakastatsuena izan den euskal dantzariak ballet klasikoa eta narrazio zinematografikoa uztartzen dituen lehenengo ekoizpenaren protagonista izan da Joan den aste bat, Ekainak 18an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian amaitu zen "The Key"-ren filmazioa. Ekoizpenak nazioarteko i...

Historian zehar arrakastatsuena izan den euskal dantzariak ballet klasikoa eta narrazio zinematografikoa uztartzen dituen lehenengo ekoizpenaren protagonista izan daThe Key

Joan den aste bat, Ekainak 18an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian amaitu zen "The Key"-ren filmazioa. Ekoizpenak nazioarteko izenik garrantzitsuenetarikoa den Lucía Lacarra euskal dantzaria du protagonista; bi dantzarien arteko maitasun istorioa kontatzen du, Ken Zazpi taldearen "Ilargia" abestirako sortutako koreografian oinarrituta dagoela.  Bilboko Carlton Hotela ere izan ziren grabaketak. "The Key "da Lucía Lacarrak ekoizpen zinematografiko batean parte hartzen duen lehenengo aldia.

Lucía Lacarra. Munich-eko Operako Balleteko Dantzari Nagusia. "The Key" proiektuaren protagonista

Lucia Lacarra (Zumaia, 1975). Lucia Lacarra Mentxu Medel’en “Thalia” Estudiotik atera zen 1989an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bati esker, Victor Ullate’ren eskolan eta konpainian (1989-1994) sartzeko. Lau urte geroago,  Roland Petitek zuzendutako Marseillako Balletean (1994-1997) Dantzari Nagusi rola lortu zuen. Ondoren, (1997-2002), Atlantikoa zeharkatu zuen San Franciscoko Balleteko izar nagusia izateko. Gaur egun, Municheko Operako Balletean ari da dantzan. Maila gorenean hainbeste urtez karrera profesionala eginez, dantzako sari nagusi ugari jaso ditu. Horien artean nabarmentzen dira Urteko Artista Onenarentzako “Danza&Danza” saria (1995), Veneziako “Positano” saria (1995), “Isadora Duncan” saria (1999), Monakoko “Nijinsky” saria (2002), Moskuko “Benois de la Danse” saria (2003), “Sabino Arana” saria (2004) eta Estatu Espainiarreko Dantza saria (2005). 2007an, Zubin Mehtak zuzendu zuen Vienako Urte-berri eguneko Kontzertuan dantzatzera konbidatua izan zen (emanaldi horretara konbidatzen duten Estatuko lehen dantzaria bihurtuaz). 2008an, “Bayerisches Kämmertanzerin” (Bavierako Kamarako Dantzaria) izendatu zuten. Hurbilago, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak “Ibilbide Artiskoa”ren Saria (2009) eman zion. “Hamarkadako Dantzari” izendatu zuten 2010ean Moskun, Kremlineko Jauregian. “Dance Open” Sari Nagusia jasoa du (2010 eta 2013) eta Ikuslegoaren Saria (2011) San Petersburgon.

Marlon Dino dantzari albaniarra bere dantza laguna eta bikotea da.

"The Key" bere lehenengo filmaketa Bilbon izango da.

Jon Ugarriza. "The Key" proiektuaren koreografoa, zuzendari artistikoa eta ekoizle exekutiboa

Jon Ugarriza (Bilbao, 1978). Koreografia eta Dantza Interpretazio Tekniketan Hezkuntza Ministerioko titulua dauka, eta bere koreografia berritzaileengatik ezaguna da. Bizkaiko Foru Aldundiko beka bati esker 95 eta 96 urteetan Madrileko Víctor Ullate-ren Eskolan aritu zen. Bere konpainian ere dantzaria izan zen, eta handik hasi zuen bere nazioarteko ibilbidea dantzari bakarra bezala.

Europako konpainia handietan izan da, Londreseko English National Ballet, Deutsche Oper Berlin, Staatsballet Berlin, Portugaleko Konpainia Nazionala, Suitzako Ballet Basel, eta Japoneko izen handiko Tetsuya Kumakawa K-Ballet Company-etan, hain zuzen ere.

Koreografo bezala, gaur eguneko izen handiko profesionalekin lan egin du, besteak beste Maurice Béjart, Jirí Kylián, Angelin Preljocaj, Adam Cooper, Uwe Scholz, Heinz Spoerli, Robert North eta William Forsythe-ekin. Suitzako Ballet Basel-eko dantzariek, Royal Ballet eta English National Balleteko hainbat dantzarik, bai eta Wiesbaden Balletekoek, Nizako edota Chicagoko Joffrey Balletekoek ere beraien errepertorioan Ugarrizaren konposizioak dituzte.

"Kai" eta "Donostia 1813" obren egilea da, eta bere koreografia esklusiboak zenbait ikuskizunetan izan dira. Adibidez, Sabino Arana Fundazioaren Sarien XX. urteurrenean, Bilboko Gau Zurian, Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrenean, Bilboko Gutun Zuria Nazioarteko Letren Jaialdian, eta BFA-DFB eta Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vascok bultzatutako hainbat gertakizunetan.

MasQDanzako zuzendari artistikoa da, dantza klasikoarekin erlazionatutako ekintza eta ikuskizunak bultzatzen ditu, epaimahia ekintza artistikoetan da, eta kurtso eta saioak ematen ditu dantza konserbatorioetan eta nazioarteko konpainietan aldizka.

Erlazionatutako elementuak
Lucía Lacarra lleva el ballet al cine

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iratxe de Arantzibia

Iratxe de Arantzibia

Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna