Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Egape Dantza Taldea Zuria gure erara dantza ikuskizuna abenduaren 13an Donostian

Dokumentuaren akzioak

Zuria gure erara dantza ikuskizuna abenduaren 13an Donostian

Egape: Zuria gure erara aurkezpena

Datorren abenduaren 13an Donostiako Antzoki Zaharrean eta Kutxa Fundazioak babestuta eskainiko dugu Zuria, gure erara dantza ikuskizuna.

Urnietako Egape Dantza Taldeak, Anabas musika taldeak eta Marizulo kultur taldeko hainbat kidek “Zuriaren” izatea eta haren garaiko Gipuzkoa ezagut dezan erraztu nahi diogu ikusleari (izan dantzazale edo ez).

Horretarako Iztuetak berak idatzitako Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia obrako hainbat pasarte, gai eta gertakari landu ditugu , Zuriaren amets, amodio, itxaropen eta kezken erakusgarri izan daitezkeenak.

Tasun eta aurpegi horiek guztiak izan dira dantzaren, antzerkiaren eta zuzeneko musikaren eskutik Iztuetaren bizitza gorabeheratsuan barrena ibilaldia egiten duen ikuskizuna oholtza gainera eramateko ernamuin edo hazia. Bizimodu, hark (Zuriak) ulertu bezala sortutako eta antzeztutako ikuskizuna da: gure erara.

Zuria gure erara

Ikuskizunaren nondik norakoa

Joan Ignazio Iztueta Etxeberria (Zuria) zaldibiarra 18.-19. gizaldietako egile garrantzitsua da, ez bakarrik Gipuzkoan, Euskal Herri osoan baizik. “Egilea” diogu, eta ez, esate baterako, “folklore-biltzailea”, ospea, batez ere, 1824ko dantza-bildumagatik datorkion arren, beste esparru batzuetan ere lan esanguratsuak burutu zituelako. Hain zuzen, folklore-biltzailea ez ezik, poeta, pedagogoa, historialaria eta euskalaria izan zen. Nolanahi ere den, nabarmendu beharra dago lan nagusiak euskaraz idatzi zituela, eta ez edozein moduzko euskaraz gainera, hizkuntza landua zerabilelako. Ezaugarri horrek badu garrantzia, haren lanei balio erantsia emateaz landara, orduko euskalgintzan salbuespena delako, hau da, elizgizona ez den idazle euskaldun bakarretakoa delako. Kultur arloan ez ezen, politika eremuan ere ekarpen garrantzitsua egin zuen, foruak gordetzeko euskarririk sendoena euskaraz mintzatzea eta idaztea dela adierazten duenean adibidez.

Sinopsiazuria gur erara

Juan Ignazio Iztueta “Zuria” Zaldibian, artzain-herri batean, jaio zen 1767n eta han bertan hil 1845n. Aldaketa garaian bizi izan zen; ilustrazioa, frantsesadak eta lehen karlistada bertatik bertara ikusi zituen. Bizitza luze bezain betea izan zuen, ez baitzen geldi egoteko horietakoa: dantzari fina, hiru aldiz ezkondu zen, espetxean egon zen, hainbat lan idatzi zituen euskaraz... Ildo horretan, 1824n egindako dantza-bildumarekin gertaturikoa paradoxa da: eskuliburu zurruntzat erabili da urte luzez, egileak, beste ororen gainetik, gauzak bere erara egitea, aske izatea, maite zuenean, kosta ahala kosta. Egape dantza-taldeak, Anabasek eta Marizuloko zenbait kidek, Urnietako udalaren eta Kutxa Fundazioaren babesarekin, Zuriaren izatea eta haren garaiko Gipuzkoa ezagut dezan erraztu nahi
diogu ikusleari (izan dantzazale edo ez), zaldibiarrak egingo zukeen bezala, gure erara.

Fitxa artistiko eta teknikoa

  • Ideia: : Luis Mari Zaldua.
  • Gidoia: Mikel Agirregomezkorta, Luis Mari Zaldua.
  • Eszena zuzendaritza: Mikel Agirregomezkorta.
  • Koreografiak eta Dantzen zuzendaritza : Edu Muruamendiaraz.
  • Musika zuzendaritza: Antton Jauregi.
  • Argi Diseinua eta Soinua: Pablo Lusarreta.
  • Jantziak: Enkarni Cuesta.
  • Koordinazioa: Jaione Jauregi.
  • Argazkiak: Kali Gómez.
  • Diseinu Grafikoa: Maribel Tardío.
  • Atrezzoa: Isidro Salinas.
  • Antzezlea: Jon Unanue.
  • Dantzari txikiak: Aitzol Otegi, Gariñe Serrano, Arixen Unanue Gartzea Zaldua.
  • Dantzariak: Edu Muruamendiaraz, Ane Anza, Ane Etxeberria, Janire Juanikorena, Karmele Lekuona, Uxue Manterola, Eider Manterola, Olatz Oribe, Nahikari Sanchez, Olatz Sarasola, Garazi Usabiaga.
  • Musikariak: Pedro Artetxe: Perkusioa. Julian Cobzaru: Eskusoinua. Antton Jauregi:Txirula. Monika Redondo: Bibolina. Eneko Salaberria: Baxua eta Pianoa. Xabier Ubillos: Kitarra. Abeslaria: Aitor Unanue
  • Ekoizpena: Egape dantza elkartea, Anabas musika taldearekin elkarlanean.
  • Laguntzaileak: Urnietako Udala eta Kutxa Fundazioa.
Erlazionatutako elementuak
Zuria gure erara: Dosierra (Pdf 3,5 MB)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Egape Dantza Taldea

Egape Dantza Taldea