Orain arteko ekarpenak
2014/06/06
Igandez Iruñeko Burgoen Plazatik Eibarko Untzagakora egin zuten salto danbolintero edo ttunttuneroek eta haiekin etorritako dantzariek (edo, aurreikusitako asmoa behintzat horixe zen...).
Beti ere zerura begira pasatzen ditugu aurreko egunak eta igandean bertan azken minutura arte halaxe egon g...
2014/06/04
Joan den maiatzaren 24ean egin genuen Iruñean, ttunttuneroak protagonista izan dituen 2014ko Ezpalak jaialdia. Aurtengoa goizera pasa genuela-eta, ikuskizun zegoen ia guztia: taldeak garaiz iritsiko ote ziren, ikusleek erantzun ona emanen ote zuten eta beti bezala, eguraldia. Honako honetan ere ez...
2014/05/30
Aurtengoan ere izan du lekurik komunikabideetan Ezpalak-Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdiak. Bertako eta kanpoko, idatzizko prentsa zein internet bidezko euskarrietan aurkitutako albiste eta oharrak bildu ditugu ondoko estekan.
2014/05/26
Hona hemen Ezpalak jaialdian parte hartu duten danbolinteroen argazkia. Duguna eta Kezkakoak faltan, jaialdian parte hartu duten kanpoko ttunttuneroak ikus daitezke Iñaki Zugastiren argazkian.
2014/05/22
Dantza tradizionalak berezko eremu naturala plaza, kalea, duela sinesten dugu eta Ezpalak jaialdia plazara begira antolatzen dugu. Eszenatoki, antzoki, frontoi eta areto itxietan ere pozik dantzatzen dugu, baina plaza dugu lehen aukera, eta Ezpalak jaialdiak Burgoen plaza eta Untzaga plaza ditu berezko eszenatoki. Astebururako eguraldi iragarpenak ez dira on-onak, eta euria izango bagenu, jaialdiak frontoian egingo direla jakinarazi nahi dugu. Mañuetako frontoian izango da Iruñean eta Astelena frontoian Eibarren.
2014/05/21
Hemen Ezpalak dantza tradizionaleko nazioarteko 2014ko jaialdiaren eskuko programa, pdf formatuan.
2014/05/14
Txistua eta danbolina, txirula eta ttun-ttuna: euskal folkloreak eskaintzen dizkigun sinboloetako bat dira txistulariak, danbolinteroak. Danbolinteroak, ttunttuneroak dantzari begira jotzen izango ditugu Ezpalak 2014 jaialdiaren protagonista. Gloucestershire, Zamora, Cambrils, Itsasu eta Berrizko ttunttunero eta dantzariak izango dira maiatzaren 24an Iruñean eta 25ean Eibarren ospatuko den Ezpalak jaialdian.
2014/05/14
San Lorentzo dantza taldea 1952. urtean sortu zen Alejandro Aldekoa txistulari eta dantza-maisuaren laguntza ezinbestekoaz. Gaurko dantzariak laugarren edo bosgarren belaunaldikoak dira.
2014/05/14
Feet Together Jump, Costwolds eskualdeko Morris jigs dantzetan aditua den bikotea dugu. Dantza tradizionalak plazaratu eta estilo bereko dantza berriak sortzen dituzte.
2014/05/14
Muelas del Pan herria Gaztela-Leongo Zamora probintzian kokatzen da. Bertako makila-dantzaren arrastoak XVI. mendera arte garamatza, Gorpuzti eguneko prozesioetan Santisimoari laguntzeko dantzatu izan baita.