Orain arteko ekarpenak
Dantzazalentzako Durangoko Azokako erosketa zerrenda
2022/12/06
Euskal Kultur ekoizpenen erakusleiho eta gure kulturaren bilgune bilakatuko da Durango abenduaren 7tik 11ra, beraz, ezin falta dantzarik! 2022ko Durangoko Azokan dantzazaleentzako interesgarriak izan daitezkeen hainbat produktu zerrendatu ditugu. Liburuak, aldizkariak, CDak edota DVDak; argital...
"Folklorea hutsa, hotza eta esangurarik gabea bihurtzeak kezkatzen gaitu"
2022/12/02
Elkartruke batekin hasi eta 25 urteko bidea egin du Ibarra-kaldu Elkarteak antolatzen duen Barakaldoko Herrien Arteko Folklore Jaialdiak. Euskal Herriko eta inguruetako dantza eta musika oinarria hartu eta urtez urte handitzen joan da jaialdia. Ateak zein leihoak ireki dizkie Ibarra-kalduko kideei,...
Joseba Arrieta hil da, dantza eta euskara lotu zituen Gaztediko dantzaria
2022/12/02
Santutxuko Gaztedi dantza taldearekin dantzaren munduan sartu eta euskaltzaletasuna dantzaren eta ikastolen bidez bultzatzen jardundako Joseba Arrieta "Txertudi" (1932-2022) hil da 92 urterekin. Gaztedi dantzari taldearen lehen belaunaldiko kidea izan zen eta EDBn parte hartu eta Dantzari aldizkari...
Jakes Abeberri hil da, dantza maite zuen politikaria
2022/12/01
Oldarra dantza taldeko dantzaria eta arduraduna, Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakaria izandakoa, Biarritzeko Maitaldia dantza jaialdia plantan jarri zuen eta Malandain Ballet Biarritzen sustatzailea izan zen. Politikari abertzalea, kargu politikoak izan ditu hainbat hamarkadaz eta zehazki Bi...
Euskal dantzaren alde aritutakoak eskertuko ditu BDBk seigarren urtez
2022/11/25
Juan Antonio Aroma, Raimundo Flores Mundi, Tronperri dantza taldea, Salleko txistu eta dantza taldea, Kepa Junkera, San Lorentzo dantza taldea eta Iremine dantza taldea, Goizaldi dantza taldea eta Ondalan erraldoi eta buruhandien konpartsa omenduko ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Esker Onak ...
Maskaradak urtarrilaren 15ean abiatuko dira
2022/10/28
Zuberoako hiriburuak hartu du 2023an maskaradak emateko ardura. Maule-Lextarreko gazteek iragarri berri dituzte 2023ko maskaradetako karguen banaketa eta inauterien hasiera eta bukaera datak. Urtarrilaren 15ean hastea eta apirilaren 22an bukatzea aurreikusten dute. Asmoa da 15 emanaldi egitea, hau ...
Maria Pages: De Sheherazade
Iruñea, Baluarte
2024/05/04 19:30
2024/05/04 19:30
Koldo Zabala omenduko du 2022ko Herri Uztak
2022/10/03
Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala ren 10. edizioa Koldo Zabalaren, Oldarra Euskal Baleten zuzendari artistikoa izan zenaren, omenez antolatu dute. Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalen ondarearen eta sorkuntza sustatzea helburu duen e...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak
2015/10/19
Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer arazo izan daitekeen. Ordenagailuarekin begiratu duzu ala tablet/mugikorrarekin?
Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?
2015/07/29
Eskerrikasko Aurtzaka!
Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.
Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.
Ondo ibili!
Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.
Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.
Ondo ibili!
Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?
2015/07/28
Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!
Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?
2015/06/12
Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.
Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika
2015/03/09
Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.
Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia
2015/02/10
Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).