Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Andoain: Axeri dantza 2009 Paseoa

2009/04/03

Ekainaren 24an, San Joan egunean dantzatzen da axeri-dantza Andoain-en. Dantza, paseo batekin hasten da, non dantzariak, bi ilaratan irtetzen diren plazara. Irudiak: Eire Vila. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com. Andoain, 2009-06-24.

Andoain: Axeri dantza 2009 Paseoa eta Korrika

2009/04/03

Ekainaren 24an, San Joan egunean dantzatzen da axeri-dantza Andoain-en. Txingoa edo Ilentiaren ondoren dator Korrika, beti ere deiak entzun eta paseoa egin ondoren. Korrika horixe da: korrika saio bat plazan barrena, eta horren helburua dantzariak bi taldetan banatzea da: garaileak eta garaituak; dantzari erdiak batean eta beste erdiak bestean, horrela jokatuko baitute hurrengo bi zatitan (perra jartzea eta borroka edo dorrrean). Buruzagiak osatuko ditu bi taldeak eta jarraian, paseorik gabe, Perra Jartzea etorriko da. Irudiak: Eire Vila. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com. Andoain, 2009-06-24.

Andoain: Axeri dantza 2009 Orratzakoa

2009/04/03

Ekainaren 24an, San Joan egunean dantzatzen da axeri-dantza Andoain-en. Orratzeko dantza, hontan datza: deia eta paseoaren ondoren, bi dantzari ilarak udaletxean aurrez aurre jartzen dira, eta ilara bakar bat osatzen dute, eskuineko ilarakoak ezkerrekoan parean duten dantzariaren aurrean txertatuz. Horrela, ilara bakarrean daudela, dantzaririk berrienak ilara, atze-atzetik aurrealderaino zeharkatzen du musikaren erritmoan gainontzeko dantzarien zangoen artetik, hauek, oinak itxi eta irekitzen hasten diren bitartean . Ilararen bukaeraraino iristean, traba eta zailtasunez beteriko igarobide beltzetik irtengo da. Irudiak: Eire Vila. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com. Andoain, 2009-06-24.

Andoain: Axeri dantza 2009 Borroka edo Torrea

2009/04/03

Perra jartze lanak amaiturik perratzaileak perratuen sorbalda gainean eseriko dira, eta zaldiko gisa horretara biribilketaren soinuarekin plaza erdialdera joko dute. Plaza erdian daudela, zaldun-zaldiko guztiak biribilean jarriko dira eta zaldun guztiek besoak ezker-eskuin lagunen sorbalda gainetik elkarrekin lotuko dituzte, horrela dorrea osatzeko. Dorre horren erdi-erdian dantzari bat egongo da, eta behin dorrea osaturik gora egingo du zaldiko eta zaldunen gainetik dorrearen buruan zutik gelditzeko. Ondoren, dantzariek dorrea apurtuko dute, eta biribilketaren bidez amaiera emango diote ekainaren 24an, San Joan egunean dantzatzen den Axeri Dantzari. Irudiak: Eire Vila. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com. Andoain, 2009-06-24.

Andoain: Axeri dantza 2009 Aitarena

2009/04/03

Ekainaren 24an, San Joan egunean egiten dute Andoain-en axeri-dantza. Aitarena egiteko, dantzariak bi ilaratan jartzen dira, elkarri begira eta eskuz aitaren egiten dute, gero eta bizkorrago, musikaren erritmoa jarraituz. Irudiak: Eire Vila. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com. Andoain, 2009-06-24.

Max sari bana eskuratu dute Damian Muñoz eta Kukai-Tanttakak

2009/03/30

Arte eszenikoen Max sariak banatu dira Las Palmas de Gran Canariako Cuyas antzokian eta dantzarien eskutik bi sari eskuratu dituzte artista euskaldunek. Damian Muñoz-ek dantzari interprete onenaren saria eskuratu du eta Kukai-Tanttakak errebelazioa saria.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea

2018/07/10

Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.

Dantzan on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/06/18

Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727

Dantzan on Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak

2018/04/18

Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko gatüzainak ez dik seküla bunet gorririk üken! interresgarriena dük zibilez ari den dantzaria Jakes Abehera (Jaragoyhen) dela, Xiberoko dantzari ejerrenetarik eta hoberenetarik izan dena!"

Dantzan on Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan

2018/03/28

Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistaz ikusteko aukera ere izango duzue. Zuzenean jarriko gara harremanetan zuekin.

Dantzan on Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962

2017/11/21

Jon Mayak idatzi digu dantzan ari denetako bat bere aitona Felipe Maya dela esanez.

Dantzan on Folklorea uda garaian

2017/11/02

Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en:

"Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko taldeen tailer eta iniziatibak ere, horren adierazle; dantza taldeetatik pasa gabeko jende asko ari da gaur plazetan dantzan...
Pasarte horren haritik hau komentatu nahi dut:
Bai, oso ondo esan duzu. Jende asko ari gara dantzan plazetan. Adin guztietakoak, gehienak, 40 urtetik gorakoak. Asko ta asko esaten duzun bezala dantza taldeetan txikitan edo gazteetan egon gabekoak edo pasadaz egondakoak.
Oso fenomeno potentea da hori gaur egun ia Euskal Herri guztian. Normalean, nik dakidala edadeko pertsona horietako asko formazioa dantza taldeko egituretan eskuratu edo eskuratzen dute, beste batzuk Aikoren moduko taldeetan. Baina, pertsona hauen interesa nagusia da dantza plazetan dantzatzea, dantza plaza hori edonorentzat zabalik dagoela ere normalean.
Seguru asko, oraingo dantza taldeek hori hartu beharko dute kontuan, orain arte ez badute egin, edadeko jende asko desiatzen dagoela dantza plazetan parte hartzeko, gaur egun ohikoak diren dantzetan aritzeko: Jauziak, kontradantza errezak, jota, arin arinak, lotuan ..
Ordun 2 aspektu dira niretzat nabarmenak gaur egun tradiziozko dantza taldeetan. Batetik tradiziozko dantzen errepertorio zabalean aritzea ( ikuskizunetarako eta tradiziozko ekitaldietarako tokiko folklorea muina delako ) eta bestetik, maila apalago batetan dantza plazetarako, erromerietarako formakuntza, pertsona interesatuei ematea.

Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak

2017/10/24

San Lorentzoko dantzariek gogorazi digute, sarrera honetako argazki bat euren buletineko lehenengo zenbakian argitaratu zutela, baita neskek lehengo aldiz dantzatu zutenekoa ere. Argazki horiei esker ikus dezakegu gizonek zein emakumeek dantzatuak izan direla Eltziegoko dantzak. Gerra aurretik gizonek dantzatzen zituztela azaltzen dute baina galdu egin zen ohitura, gerra ondorenean Sección Femeninak berreskuratu zituen dantzak, orduan hasi ziren emakumeak Eltziegoko dantzak dantzatzen. Irudietan ikusi dugu 1960ko hamarkadan gizon-emakumeek elkarrekin ere dantzatu izan zituztela. Buletinean, dantzarien arropen xehetasunak ere ageri dira. Lotura honetan irakur ditzakezue azalpen guztiak:
http://danzantesdesanlorenzo.com/boletin1.html

Dantzan on Kontra-dantzan 1967

2017/10/23

Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko moduarekin asmatu. Mila esker!

Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

2017/10/16

Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( orduen txarto ikusita zegoen eta ) aittek eta amak isildu eitxen zituzten " Bizkargire aldatz gora joaterakoan atzetik doazenak prakekin barruko erropak ez ziela ikusiko..." eta horrelakoak esanez. Orduen, ulie labur labur eroatie be ez zen ondo ikusten "mutilen moduen"... atxakixe- luziekin "guapiau" gauzela esanez. Ni neuk be ia 1967...rarte nahiko luzie eroan nuen..."

Dantzan on Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan

2017/10/05

Eskerrik asko, Mikel, jakinarazteagatik. Pena, bai.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com