Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Pasaiako Dantza Festibala ekainaren 6tik 9ra

2024/06/05

Euskal konpainia ezagunak eta herriko taldeak izango dira dantzan Pasaiako Dantza Festibalean ekainaren 6tik 9ra. 22 ekintza izango ditu guztira, 8 dantza konpainia profesional eta 3 koreografo berrien piezak barne, eta dantza-zinemaren film labur baten estreinaldia ere izango da. La Sala, Led S...

Gehiago irakurri

German Aldekoa, Berrizko danbolintero eta dantza-maisua hil da

2024/05/31

German Aldekoa Arriaga (Berriz, 1953-2024), Alejandro Aldekoa eta Maria Arriagaren semea, eta aitaren danbolintero eta dantza-maisu lanei jarraipena eman ziena zendu da 71 urterekin. Hain zuzen, oraindik bizi den ama Mariak 101 urte bete dituen egunean hil da hiru seme-alaben arteko nagusia (Jon ...

Gehiago irakurri

Besta Berri - Korpus egutegia 2024

2024/05/30

Besta Berri, Gorpuzti, Gorputz, Korpus edo Corpus Chisti jaia ospatuko da Euskal Herriko hainbat txokotan. Garai bateko festa erraldoi eta arranditsuak zertxobait xumetu badira ere zenbait herritan prozesio eta dantza ikusgarriak gorde dira. Donoztiri, Heleta, Armendaritze, Oñati, Lakun...

Gehiago irakurri

Duguna dantza taldea sanferminetako txupinazoa botatzeko hautagaietako bat

2024/05/27

“Sanferminetan, dantzan ari garenean plazatik begiratzen diogu udaletxeko balkoiari. Aurtengo uztailaren 6an, udaletxeko balkoitik begiratu nahiko genioke dantzan ari den plazari”, dio Aritz Ibañez Duguna dantza taldeko kideak; herritarrek hala aukeratuz gero Duguna dantza taldeko kideek botak...

Gehiago irakurri

Ipar Euskal Herriko plaza ikusgarriak aztergai Baionan

2024/05/21

Pastoralak, maskaradak, inauteriak, libertimenduak, tobera mustrak edo kabalkadak; Ipar Euskal Herriko plazako ikuskizunei erreparatuko diote EKEk eta Bordeaux Montaigne unibertsitateak  maiatzaren 30 eta 31n antolatu dituzten jardunaldietan. Baionako Goi Mailako Arte Eskola izango da t...

Gehiago irakurri

Hasi da Dantza Plazan denboraldia Gasteizen

2024/05/17

Asteburua dantzan hasteko aukera paregabea eskaintzen du Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan ekimenaren bidez. Maiatzetik irailera bitarte bederatzi dantzaldi antolatu dituzte eta helburua da herritarrak dantzaz gozatzea. Bertaratutakoei dantzaz gozatu eta ikasteko aukera eskainiko zaie...

Gehiago irakurri

12 dantza konpainia eta 22 ikuskizun Leioako Umore Azokan

2024/05/14

Node, Dab, Jordi L. Vidal, La Glo zirko-dantza, Organik dantza, Siroco Cia, Cia La Corcoles, Cia Marrochta, Angel Duran Performing Arts, Mutis Espazioa, Eyas Dance proyect eta Kresala dantza taldea izango dira aurtengo Leioako Umore Azokan . Euskal Herriko zein nazioarteko h amabi dantza konp...

Gehiago irakurri

Inesa Gaxen pastoralarekin batera, erakusketa eta mahai-ingurua

2024/05/10

Inesa Gaxeni (Bastida, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) buruzko pastorala plazaratuko da Xarnegun ekainean eta irailean. Xarnegu zonaldeko herriak batu eta Pantxika Urruti pastoral zuzendariaren proposamena onartuta mustraketan dabiltza. Pastoralaren bueltan, Euskal Herriko emakume esanguratsuei buruz...

Gehiago irakurri

Aimar Odriozola: Acabarnos

Murcante, Kultur Etxea
2025/04/13 19:00

Aimar Odriozola: Acabarnos

Lizarra, Los Llanos Kulturagunea
2025/04/11 20:00

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com