Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Kontrapas, euskal dantzari buruzko podcasta

2025/01/10

Elkarrizketa saioa da Kontrapas . Dantzarekin harreman zuzenago edo zeharkakoagoa duen lagun batekin solastuko da Aritz Ibañez dantzaria. Bernat Etxepare, lehen euskal idazle ezagutuaren testurik ezagunena dugu Kontrapas. Bere bertsoei dantza airea darie izenburutik. Hartara, Kontrapas hori dant...

Gehiago irakurri

2024 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak

2024/12/30

2024 ere dantzan joan zaigu. Urtero legez, sarrerarik arrakastatsuenak Zuberoako Maskaraden egutegia eta Inauterien oinarrizko egutegia izan dira. Horien segidan, hauexek aurtengo 10 albiste irakurrienak eta 10 bideo ikusienak: 10 albiste irakurrienak 1) Olentzero bahitu duzue eta Ol...

Gehiago irakurri

Txondorra saria jaso du Ortzadar elkarteak 50. urteurrenean

2024/12/26

Sortu zenetik 50. urte bete dituen Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak jaso du X. Txondorra saria. Olentzeroren Lagunen Elkarteak sustatzen duen eta Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan ematen den sari honen bidez Ortzadar elkarteak "folklore tradizionalaren ikerketari ...

Gehiago irakurri

Zintzarrotsak, inauteriak eta San Nikolas: Erronkaribarreko ondareaz La Kukulak kontatzen dituenak

2024/12/18

Burgiko eta Erronkaribarreko historia, ohitura eta tradizioen berri ematen du La Kukula aldizkariak . Intereseko gaiei buruzko hainbat artikulu irakur daitezke, besteak beste: dantza irudiak eta ibarreko jantziei buruzko informazioa edota Korpus, Eguberri, San Nikolas, eta inauteri kontuak; zintz...

Gehiago irakurri

Abaituaren kameratik dantza taldeetako jostunen orratzetara

2024/12/10

Eulalia Abaituaren argazki-bilduma erreferentziatzat hartu eta hainbat jantzi josi dituzte Agintzari (Basauri), Salbatzaile (Bilbo) eta Zubitxo (Lezo) dantza taldeetako jostunek. Horrela, “Kameratik orratzera” erakusketa osatu dute, XIX-XX. mendeetako Bizkaiko landa- eta hiri-eremuetako emaku...

Gehiago irakurri

Bilboko Udalak bertako dantza taldeak omendu ditu Euskararen Egunean

2024/12/05

Dantza taldeek euskararen normalizazioan betetzen duten papera azpimarratu nahi izan du Bilboko Udalak eta Euskararen Nazioarteko Egunean egin duten ekitaldian omendu egin ditu hiriko taldeak. Juan Mari Aburto alkateak oroigarri bat eman die dantza taldeetako ordezkariei eta euskararen eta euska...

Gehiago irakurri

Momotxorroak: galduta zegoen Altsasuko inauteriaren berreskuratzea dokumental batean

2024/12/04

“Gure taldea Altsasuko inauterien berreskurapenaren parte izan zen, eta ordutik ospatu izan ditugu, baina belaunaldi berriak etorri dira eta haiek ba al dakite zergatik egiten dugun?”, Andra Mari taldeko Jon Eguskizak azaldu digu galdera horretatik hasi zirela Altsasuko inauterien berreskuratze...

Gehiago irakurri

Durangoko Azoka 2024

2024/12/03

Dantzazaleentzako interesgarria izan daitekeen zerrenda osatu dugu Durangoko Azokarako. Momotxorroei buruzko dokumental emanaldia, dantza kontuak jasotzen dituzten aldizkari eta ipuinak, kopla, trikiti eta dantza doinuak bildu dituzten diskoak edota dantzarako bide emango diguten partitura liburuak...

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaradak 2025 egutegia

2024/11/27

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuber...

Gehiago irakurri

2025eko maskaradak Altzai-Lakarriko gazteek emango dituzte

2024/11/12

Ia hiru hamarkadaren ondoren Altzaiko eta Lakarriko gazteak maskaradak prestatzen ari dira; bi herrietako gazteek elkarrekin emango dituzte 2025eko maskaradak. Ia 40 gazte elkartu dira eta dagoeneko banatu dituzte karguak. Dantzari kopuru polita osatu dute; bederatzi aitzindari ari dira prestake...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com