Orain arteko ekarpenak
Musika eta dantza pintzelkadak Beasainen
2026/06/25
Musika eta dantza errenazentistaren aztarnak berpiztu dituzte Beasainen “Musika eta Dantza Pintzelkadak” proiektuaren bidez. Duela bost mende dantzatu zitezkeen moduez dagoen ezagutza gaur egungo gorputzetara ekartzeko saiakera egin dute; elizako margoek iradokitzen duten unibertso kulturala dant...
Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala
2026/06/24
Ondorengo irudiak Hélène eta Jean-Michel Guicher-ek grabatutako filmaketa baten parte dira. Hor, 1966ean, Zuberoako Iruri herrian emandako Le Comte de Treville pastoralaren parte zonbait ikusi daitezke. Pastorala hori Pierre Bordazarre Etxahun-Irurik idatzi zuen. Grabaketaren parte gehiengoan Satan-dantzak ikusten dira. Zenbaitetan puntuak errepikatzen dira eta ez dira beti osoki agertzen. Horregatik zaila da erraitea zuzen zenbat dantza desberdin diren hor. Azken partean salbu beti binaka ikusten dira satan-dantzariak. Horra zeintzuk diren puntu desberdinak:00:22 - 00: 47 : Bürgübürü puntuaren parte zenbait ikusten dira. Puntu osoaren segida horela bildu zuen Guilcher-ek (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français 365-366 orrialdea):AA: Pas français eta bi frejat bakunBB: Fouetté - entrexatAA’: Zeina, entrexat erdia, bi entrexat, eta frejat bakun.BB’: Pirouette, bi frejat bakun (Bi frejat doblekin bukatzen da puntua)00:48 Pas mignon eta moucheté.00:52 Fouetté eta tombé à gauche.01:03 Tombé luzia tombé entrexat eta moucheté.01:10 Gabota puntia eta pas-russe - Bi frejat doble.01:21 Pas-français, moucheté eta entrexat - Entrexat eta jeté - Entrexat herresta eta moucheté.01:44 Pas-français (gibelka) - Moucheté eta entrexat - Frejat dobleak.01:52 Entrexat eta jeté - Entrexat herresta eta moucheté.02:04 Pas-français (gibelka) - Moucheté eta entrexat.02:11 Pas mignon eta moucheté - Fouetté - Tombé à gauche.02:30 Pas français, Moucheté eta entrexat - Entrexat eta jeté02:46 Entrexat erresta eta moucheté - Pas français (gibelka) - Moucheté eta entrexat - frejat dobleak02:56 Tombé luzia - Tombé entrexat eta moucheté - Foueté - Tombé à gauche - Pas de té (gibleka) eta frajat bakun - Bi frejat doble03:35 Bürgübürü Puntua (AA, AA’, BB’)03:56 Entrexat herresta - Tombé luzia - Tombé entrexat eta moucheté - Gabota puntua eta pas russe - Bi frejat doble.04:35 - 04:42 Entrexat eta jeté04:42 - 04:56 Lau Satan : Bürgübürü Puntia (BB’, BB’)04:57 - 05:45 Satan dantza desberdin horien ondotik, zortzi gizonek osatzen duten talde batek dantza jauziak emaiten ditu. Dantzariak helduak dira eta janzkia daramate, batek salbu. Azken horrek jauzia dantzatuz bandera itzularazten du.Jauzi baten edo batzuen parteak baizik ez dira ikusten. Sinple lauetan eta pikha zonbait aparte, ez da beste askorik agertzen. Ez da nahikoa hemen dantzatzen den jauzia zein den erraiteko. Bukatzeko entrexatak eta frejat doblea egiten dute denek batera. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala
Iruñea 2026 Euskaltzaleon Martxako kalejira
2026/06/17
Joandako larunbatean, ekainak 13, Euskaltzaleon Martxa egin da Iruñean, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Hiru zutabetan antolatutako milaka lagunek Gazteluko plazan bukatu dute haien ibilbidea eta han gertatu da ekitaldi nagusia. Hainbat hitzartze eta kantu erakustaldiren ondotik, martxaren deitzaileak dantzara gonbidatu dituzte bertaratutako guztiak. Zuhaitzen itzalpetik eguzki galdatara atera eta karrika-dantzan abiatu dira ehunka lagun, Arbola eta Debako martxa kalejiren doinura. Euskararen komunitatea eskuz-esku gorpuztu dute gisa horretan. Dronekin hartutako irudiotan kalejiraren sigi-sagak ikus ditzakegu ezohiko ikuspegitik. Iruñea 2026-06-12 Euskaltzaleon martxa. Kalejira. Irudiak: Euskalgintzaren Kontseilua.
Hika: MAKILhotsak
Kolorez eta gizatasunez betetako mundu aske batekin amets egiten duen edonori zuzenduta dago Europa eta mundua orokorrean, asaldatuta dago. Ukraniako gerrak, Palestinako genozidioak, Trump, Amerikar presidentearen inperialismoak, edota Europa zeharkatzen duen migrazio krisiak ziurgabetasun sozial eta politikoa areagotu du eta gerra hotsak nonahi entzuten dira. Hau gutxi ez eta biztanleria berrarmatzea eskatzen duen eskuin muturreko ahotsak gero eta gehiago dira. Zoritxarrez, hirugarren mundu-gerra baten utopia, distopia posible bat bezala ikusten hasita gaude. Testuinguru horretan, Artearen ahotsa inoiz baino beharrezkoagoa delakoan gaude. Herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea lehenetsiko dituen jarrera bakezale eta antimilitaristak eraiki behar ditugu, armarik gabeko mundu batekin amets egiteak ezin duelako utopia bat izan behar. Behar du izan premiazko behar bat, gizartearen konpromisoarekin irudimen handia eskatzen duen errealitatea. Garaia da beraz, gure begirada bestean eta ez bestearen aurka jartzeko. Fitxa artistikoa: Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga Interpreteak: OINKARI Dantza Taldea, Maialen Mairezkurrena, Agurtzane Intxaurraga, Eneko Gil Koreografia: Led Silhouette, Agurtzane Intxaurraga, Maialen Mariezkurrena, Eneko Gil Jatorrizko musika eta zuzenekoa: Garazi Navas Soinu mapa eta koru lanak: Garazi Navas Testuak: Miren Agur Meabe, Agurtzane Intxaurraga Jantzitegia eta atrezzoaren diseinua: Xabier Mujika Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez Grafika: Nagore Martínez, Agurtzane Intxaurraga Promozio bideoa: Unai Lizarza Argazkiak: Unai Lizarza Teknika: Iker Ugalde Ekoizpen zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Arteaga Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa Administrazioa: Asun Etxeberria Komunikazioa eta banaketa: Nagore Martínez
Astigarraga, Herriko Plaza
2026/07/23 17:00
2026/07/23 17:00
Txapeloaz, Chappele de Bois-etik euskal plazetara
2026/06/10
Txapeloaz, Chapelloise edo polka izenez ezagutzen den dantza azken urteotan Euskal Herriko festetan gehien hedatu denetako bat da. Erraza eta parte-hartzailea izanik, dantzak plazan bere lekua izateko tresna eraginkorra bihurtu da. Hedapen horretan funtsezkoa izan da Patxi Perez-en lana, berak ekarri baitzuen Euskal Herrira. Askok euskal dantzatzat jotzen badute ere, haren sustraiak nazioartekoak dira. Erabiltzen den musika Gwendal taldeak zabaldu zuen, eta Txapeloaz dantzaren jatorria, berriz, Suediako mixer motako dantzetan kokatzen da. Jatorriz, bikotez aldatzeko aukera ematen zuen mixer dantza zen; Euskal Herrian hedatu den aldaeran, ordea, bikote-aldaketa hori galdu egin da maiz. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Txapeloaz, Chappele de Bois-etik euskal plazetara, 2026-06-03.
Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
2026/06/09
Irudi hauek Zuberoako Gotaine herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Uztailaren 28an eta abuztuaren 4an jokatu zuten gotaindarrek Nafarroako errege Zantxo Azkarraren bizitza gogoratzeko pastorala eta aurretik argitaratutako Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala filmeak egun horietako irudiak erakusten dizkigu eta oraingoan, pastoralaren bukaeran ohikoa den dantza-jauziaren irudiak dira hemen ageri direnak. Barkoxtarrek irabazi zituzten egun horretako antxerak eta beraz, haiek ari dira dantzan. Trajez jantzitako hainbat gizonezko, adin batekoak, agertzen zaizkigu. Moneinak ematen ari dira. sinple, pika, doble, itzul eta hiru, itzul eta hiru (2etan) aitzina pika (2etan)... Esan bezala, dantzariak adin batekoak diruditen arren, dantzakera arina dute eta puntuak sendotasunez zerratzen dituzte. Dantzakera homogeneoa erakusten dute, baina tarteka dantzariren batek fantasiarako tartea ere hartzen du:00:22 segunduan, adibidez, pika eta hiru itzuliz egiten du dantzarietako batek. 00:47an Sinple lauetan, tombé luzeak eta zeinak eginez markatzen du beste batek. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Igeltsero ikasketak hasiko ditu 58 urteko dantzariak prekarietateak etsita
2026/06/01
Euskal Herriko dantza garaikidearen nazioarteko izen nabarmenetako bat da. Dantza garaikidearen bidez emozioa, konpromiso soziala eta ikerketa estetikoa uztartu dituen dantzaria da. Nazioarteko bidea ireki duen dantzari erreferentea, bere lanen bidez erakutsi duena dantzak gaitasun berezia duela me...
Pastorala: Lurdes Iriondo
2026ko udan Sohütan emango duten pastoralak Lurdes Iriondo izango du ardatz. Intza eta Leire Casamajou-Elkegarai ahizpek idatzi dute obra, eta euskal kantagintza berriko eta Ez Dok Amairu mugimenduko figura nagusietako baten ibilbidea eramango dute oholtzara, bere konpromiso kulturala, euskararen aldeko lana eta emakume sortzaileen presentzia publikoan izan zuen garrantzia azpimarratuko dira. Pastorala Battitta Berrogainek zuzenduko du, eta 80 bat herritar ariko dira parte hartzen; uztailaren 19an 15:30ean, uztailaren 24an 20:30ean eta uztailaren 26an 09:30ean izango dira emanaldiak. Sarrerak: Hemen eros daitezke
Sohüta, Hoki
2026/07/26 07:30
2026/07/26 07:30
Pastorala: Lurdes Iriondo
2026ko udan Sohütan emango duten pastoralak Lurdes Iriondo izango du ardatz. Intza eta Leire Casamajou-Elkegarai ahizpek idatzi dute obra, eta euskal kantagintza berriko eta Ez Dok Amairu mugimenduko figura nagusietako baten ibilbidea eramango dute oholtzara, bere konpromiso kulturala, euskararen aldeko lana eta emakume sortzaileen presentzia publikoan izan zuen garrantzia azpimarratuko dira. Pastorala Battitta Berrogainek zuzenduko du, eta 80 bat herritar ariko dira parte hartzen; uztailaren 19an 15:30ean, uztailaren 24an 20:30ean eta uztailaren 26an 09:30ean izango dira emanaldiak. Sarrerak: Hemen eros daitezke
Sohüta, Hoki
2026/07/24 18:30
2026/07/24 18:30
Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala
2026/05/26
Irudi hauek Zuberoako Gotaine herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Uztailaren 28an eta abuztuaren 4an jokatu zuten gotaindarrek Nafarroako errege Zantxo Azkarraren bizitza gogoratzeko pastorala eta filmeak egun horietako irudiak erakusten dizkigu —batzuk zuri-beltzean eta beste batzuk koloretan—. Pierre Bordazarre Etxahun Irurik idatzirik, Marcelin Hegiaphal-ek egin zituen errejent lanak eta Arnaud Lougarot-ek sujetarenak (Zantxo Azkarraren rola, alegia).00:23 Satanen dantza batekin abiatzen da filmazioa. Justuki, dantzariak ez ziren gotaindarrak izan. Hiru izan ziren: Allandu Bordazarre-Etxahün (Iruri), Beñat Patalagoiti-Bidalun (Altzai) eta Zunharretako Houret abizeneko dantzaria. Lehen satan-dantza baten bukaera erakusten dute irudiek frijat dobleekin. Ondotik, beste satan-dantza osoago bat erakusten digute atzetik hartutako filmak. AA-BB egiturako dantza egiten dute: Pas Francaise trompé - Frijat berestia (x2) x 2 Antrixat herrestan eta 2 antrexat (x4) Mozketa bat gertatzen da beste satan-dantza baten irudiak agertzen zaizkigu bat-batean. Antrexatak airean, frijat bakunak eta itzul-inguruak egiten dituzte gibelera dantzariek bi frijat dobleekin bukatu aitzin. Bürgüburüren puntua izan daitekeela iruditu zaigu.01:01 Jean Michel Guilcher ez den beste kameralari bat agertzen da irudietan —Jean Pierre Gestin zinemagile bretoindarra izan daiteke, Guilchertarrak laguntzera etorri baitzen Gotainera— beste kamera batekin pastorala grabatzen. Ehiztari ehizatua. Hartualdi berean Turkoen irteera bat ikusten dugu. Arizale bakoitzak besoak eta zangoak mugitzen dituen deabruaren panpina agurtzen dute beso zein makilekin. Pastoraleko beste zenbait jelkaldietako irudiak ikusten ahalko ditugu gero.01:40 Beste satan-dantza baten irudiak. Antrixat herrestan eta antrixat arruntak eginez aurreratzen dira dantzariak. Mozketa bat gertatzen da, baina aldetaranzko urratsak ere ikus ditzakegu: zeina, antrixat, frijat bakuna, tombé, frijat berestia…Grabazioaren beste mozketa batek ez digu aldairaren bukaera ikusten uzten. Satan-dantza berri baten irudiak ikus ditzakegu ordea: Barrikadako urratsa + Farusak gibelera… Irudia moztu egiten da berriz.02:07 Pastoraleko beste joko bat agertzen zaigu.02:24 Beste satan-dantza baten irudiak. Hauek ere moztuta ageri zaizkigu eta ezin ditugu puntu aldairak osorik ikusi. Besteetan bezala AABB egiturako 8 puntuko esaldiak osatzen dituzte printzipiozko puntuekin. Bigarren satan-dantza baten azken partea ere ikus dezakegu mozketaren ondotik.02:56 Pastoraleko beste hainbat jelkaldiren irudiak erakusten zaizkigu. Turkoen bat, Turko eta Kristien beste bat. 4:06 Bi aldeen arteko batailaren irudi iheskor bat agertzen zaigu, maiz Nafarroako Behereko ‘Euskaldunak’en doinuarekin egiten dena, eta halako dantza sinpletzat ere har dezakeguna. Jokalariak trostan aitzinatzen eta gibeltzen dira, aldeetako batek bataila irabazten duen arte. 04:37 Beste satan-dantza baten irudiak ikus ditzakegu orain, kasu honetan aurretik hartuak. Herrestan egindako antrixatekin aurreratzen dira dantzariak. Lehenago, atzekaldetik hartutako satan-dantza baten (01:40) aldaera bera da. 04:56 Pastoraleko koloretako irudiak ikusten ditugu oraingoan — Ez dugu argi egun berean bigarren kamera batekin grabatutako irudiak ote diren edo bigarren pastoral eguneko irudiak izan daitezkeen—. Pastoral aitzineko desfile edo kabalkadaren irudiak ikus ditzakegu aurrenik. Arnaud Lougarot da zaldi gainean, lehena. Ondotik lerro banatan arizale kristauak (urdinez) eta turkoak (gorriz). Herri barneko eta errepide nagusitik doazeneko irudiak ikus ditzakegu. Karroxa batean doaz apaiz eta aingeruak eta artzainen ardi saldoa ere ikus dezakegu ondotik. 05:43 Pastorala hasten deneko irudiak. Bi bandoak eszenara sartzen, eta elkar agurtzen ageri dira. Aitzin predikuko irudiak ere ikusten ahal ditugu, urrun samarretik hartuak. 06:49 Hiru satanak agertzen zaizkigu, galtza horiz eta jaka gorriz jantziak, lehen satan-dantza bat emanez. Irudiak moztuak dira eta ezin puntu segidari arrastorik hartu, bukaerako bi frijat dobleei ez bada. Hemendik aurrera, pastoral jokoa, satan puntuen plano laburrekin tartekatuz doaz hainbat minutuz. 07:52 Kristien eta Turkoen arteko bataila ikus dezakegu, ez osorik baina zuri beltzezko irudietan baino xehetasun handiagoz. Ondotik, berriz ere hainbat jelkadietako jokoak satan-dantzen pasarte laburrekin tartekatuz doaz. 09:33 Satan-dantza baten plano luzexeagoa eskaintzen digu oraingoan filmak. Hiru satanek honako segida egiten dute: Pas mignon eta moucheté Tombé - entrexat eta moucheté Satanaren irudiak moztu eta jelkaldietakoek hartzen dute segida. 12:02 Satan-dantza berriz ere. Pas français - moucheté eta entrexat Bi entrexat + tombé (x4) Irudiak salto egiten du Pas français gibelera - moucheté eta bi entrexat Frijat dobleak Pastoral jokoak jarraitzen du. Makilaren kolpez neurturako promenatzeak eta batailak ageri dira pasarte honetan. 13:29 Kristau eta turkuen arteko bataila ia bere osotasunean ageri da.15:05 Pastorala bukatzen ari da eta oraindik ere satan-dantza baten irudi laburrak ikusten ahalko ditugu. Zuri beltzezko irudietan ikusi dugunez, antrexat herrestanekin aurreratzen dira oraingoan ere eta ondotik, moucheté, antrexat eta frijat bakuna egiten dute aldeetara. Irudia mozten da une batez eta lehenago ere ikusi dugun barrikada hausteko urratsa eta farusak eginez, —dagozkion bi frijat dobleekin—amaitzen dute haien azken agerpena.15:29 Pastoraleko sortida edo amaierako irteeraren eta azken predikuaren irudiekin bukatzen da dokumentu luze hau. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin. [...]
Dantzan.com - Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu [...]
Dantzan.com - Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du: http://www.elkar.com/fr/ficha_del_libro/vers-un-inventaire-des-traditions-carnavalesques-et-hivernales/truffaut-thierry/a000000273952 Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Anonimoak - Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak
2012/04/04
Ez dugu informaziorik ordutegiari buruz. Normalean barrikadak 10:00ak aldera hasten dira, eta arratsaldeko ofizioen saioa 15:30-16:00 aldera izaten dira, baina ezin dugu ziurtatu.