Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Haatik + Manu Gaigne + Iñaki Alberdi: Uran-zu

Donostia, Donostiako Principal Antzokia
2026/01/24 19:30

Abantoko Aratusteak (Gallarta)

Gallarta
2026/02/14 11:00

Abantoko Aratusteak (Sanfuentes)

Sanfuentes
2026/02/21 11:00

Kieveko balleta: Intxaur kraskagailua

Bilbo, Euskalduna Jauregia
2026/01/21 19:30

Libertimenduak 2026 egutegia

2026/01/13

Urtez urte gehitzen doaz libertimenduak; aurtengoan Markina-Xemeingoa eta Arrotxapekoa (Iruñea) batu dira zerrendara. Hamaika (11 zehazki) libertimenduren berri jakin dugu; otsailean eta martxoan izango dira Nafarroa Beherea, Lapurdi, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaian barrena. Bolant-dantzariak eta ...

Gehiago irakurri

Thierry Truffaut: "Liburu hau Euskal Herriko neguko eta inauterietako tradizio eta praktikak hobeto ulertzen laguntzeko sortu da"

2026/01/09

Inauterien gakoak eta kodeak ulertzeko gonbidapena egiten du Thierry Truffaut-ek (Baiona, 1957) 50 urtetik gorako ikerketa antropologiko, etnologiko eta folklorikoaren emaitza den  IIhauteri: Ilunpetik argira liburuan. Patxi Beltzaiz argazkilariarekin batera osatu du liburua eta Donostiako San T...

Gehiago irakurri

2025 Dantzan: Urteko bideo, albiste eta podcast arrakastatsuenak

2026/01/02

2025 ere dantzan bizi dugu. Urtero legez, sarrerarik arrakastatsuenak Zuberoako Maskaraden egutegia eta Inauterien oinarrizko egutegia izan dira. Horien segidan, hauexek aurtengo 10 albiste irakurrienak, 10 bideo ikusienak eta 5 podcast entzunenak: 10 albiste irakurrienak 1)  Herri-o...

Gehiago irakurri

Liburutegia dantzan 2025

2025/12/29

Hauexek Dantzan liburutegira 2025. urtean gehitu ditugun liburuak: Marian, textos y poemas en tu recuerdo Juan Antonio Urbeltz, 2025 Ilunpetik argira; Ihauteri  Thierry Truffaut, Patxi Beltzaiz, 2025 Des Ténèbres à la Lumière; Ihauteri, Carnaval Thierry Truffaut...

Gehiago irakurri

Baserritar jantziaren inguruko doktore tesia defendatu du Ane Albisuk

2025/12/15

XX. mende hasieran baserritarren janzkeratik sortutako festarako jantzia aztertu du Ane Albisu Iriartek (Donostia, 1960) Euskal Herriko Unibertsitatean defendatu duen doktore tesian. “Baserritar jantziaren sorrera eta bilakaera” du izenburua Albisuk defendatu duen doktore tesiak. 1885-1990 urt...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!

Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.

https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan

Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".

Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com