Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea

Orain arteko ekarpenak

Aiko Taldeak bere ohiko Dantzazale Eguna ospatuko du larunbat honetan Bermeon

2019/12/12

AIKO Taldeak ( www.aikotaldea.eus ) Bermeora eramango du aurten bere urte amaierako ohiko agur festa. LARUNBAT honetan, abenduak 14, taldeko musika eta dantza maisuek bertan antolatu dute ‘Dantzazale Eguna’, edozeinentzat irekita dagoen ekitadia. Bizkaiko Gaiteroak eta Roberto eta Miren Etxebar...

Gehiago irakurri

AIKODRUMS by Ezpela, Danbolin Masterklasa Ustaritzen 2019-11-23

2019/11/19

Txanbolin, danbolintero, txuntuneroak ginen, gure makilak danborra edo salterioa astintzen zuenean dantzan jartzen gintuelako batipat, eta XIX mende inguruan, orduko pentsamendu erromantikoaren eraginez batez ere, txistulari izaten saiatu ginen, melodia perkusioa baino jantziagoa zelakoan, eta gaur...

Gehiago irakurri

Dantzazale eguna, abenduak 14, Bermeoko Kafe Antzokian

2019/10/23

Dantza eta musikarekin gora eta behera gabiltza denok astero astero, ikasten, praktikatzen... dantza jauziak, jota, porrua, mazurka... Eta lantzean behin, gure parranda eguna ospatzea bidezkoa da... bueno, bidezkoa baino, beharrezkoa. Eta horregatik, aspaldi ospatzen ditugu dantzazale egunak, dantz...

Gehiago irakurri

Urria, euskal dantzetarako ate irekiko hilabetea Aiko Taldearekin

2019/10/06

Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duten musikariz eta dantza maisuz osatutako AIKO Taldea kolektiboak euskal kulturaren onenaz gozatzera gonbidatzen zaitu hilabete honetan, dantza egiten ikasiz. Urri osoan, AIKOk bere klaseetako ateak irekiko ditu, dantza tradizionalaz zuzen...

Gehiago irakurri

Euskaltzaindiaren Mendeurreneko Erromeria

2019/09/15

Hilabete barru amaituko dira Euskaltzaindiak bere mendeurrena gogoratzeko antolatu dituen ospakizunak. Hain zuzen, urriaren 5ean, Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregian egingo den ekitaldi instituzionalarekin itxiko da urte beteko jarduna. Aurretiaz, baina, mendeurreneko erromeria herrikoia antolatu d...

Gehiago irakurri

Aiko Taldea eta Slow Food Bilbao-Bizkaia

2019/09/03

Slow Food & Dance izan zitekeen oso esparru desberdinetan aritzen diren arren, filosofia eta interes komun gunea aurkitu duten bi kultur erakundeek iragarri berri duten akordiorako goiburua. Alde batetik, AIKO Taldea, Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen musikari eta dant...

Gehiago irakurri

Abuztuan dantzan Aikorekin

2019/08/06

AIKO Taldeak, Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena sustatzen duen musikari eta dantza maisu kolektiboak, herrietako jaien inguruan zentratuko du bere jarduera abuztuan. Zaratamok eta Bilbok jasoko dituzte taldearen proposamenak, dantza eginez gozatzeko, San Lorentzo jaiak eta Aste Nagusia...

Gehiago irakurri

Dantza asteburua, Jotaren sistema (I), Orduña, irailak 28-29

2019/07/12

Ekainaren 29 eta 30ean Areatzan izan ginen Larrain dantza ikasteko aitzakiarekin. Herri ezberdinetatik etorritako kuadrilla elegantea elkartu ginen berton, eta eskoletako aretoa ederto etorri zitzaigun denak batera aurrera eta atzera dantzan egiteko. Eta eskoletatik aparte, uste dut, dantzak lagun ...

Gehiago irakurri

Ikastaroak: Larrain dantzako dantzak (Areatza) eta Dantzaren didaktika (Leioa UPV/EHU)

2019/06/27

Hamar urte baino gehiago musika eta dantza tradizionala eguneratzen eta ezagutarazten lanean ari den AIKO Taldeko ( www.aikotaldea.eus ) musikari eta dantza maisu kolektiboak, prestakuntza jarduera programa sakona hasiko du asteburu honetan. Areatzan bi eguneko tailerra emango du, eta EHU/UPVko Lei...

Gehiago irakurri

Larrain dantzako dantzak. Areatza, ekainak 29-30

2019/06/11

AIKO Taldearen erronka dantzan irakastea da, eta ez horrenbeste dantzak irakastea, hau da, sulkaltzen irakatsi eta ez errezetak besterik gabe. Baina dantzan egiten dugunean dantzak ere egiten ditugu, eta dantza talde folklorikoak, txapelketak, ikuskizunak, Francoren garaiko "Seccion femenina" eta b...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aurrera!

2011/12/31

Hemen gaituzue edozertarako. Besarkada bat eta aurrera!

Aikotarrak

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...