Dokumentuaren akzioak
AIKODRUMS by Ezpela, Danbolin Masterklasa Ustaritzen 2019-11-23
Txanbolin, danbolintero, txuntuneroak ginen, gure makilak danborra edo salterioa astintzen zuenean dantzan jartzen gintuelako batipat, eta XIX mende inguruan, orduko pentsamendu erromantikoaren eraginez batez ere, txistulari izaten saiatu ginen, melodia perkusioa baino jantziagoa zelakoan, eta gaur egun ere, flautista izan nahiean jarraitzen dugu gure oinarri txuntxuneroa ahazturik sarritan.
Neu txuntxuneroa naiz, eta izenarekin, musika ulertu, egiteko eta batez ere jotzeko modu bat aldarrikatu nahi dut. Hiru zuloko gure flautarekin birtuosismo maila handia lortu dugu. Tresna bera ere, txistua, azken 150 urteetan aldatuz eta egokituz joan da eta ez gutxi. Bertako egurrekin egiteari utzi eta afrikako ebanoa erabiltzen hasi ginen aspaldi, eta txistua, aurretik ezpelez, gereziz edo intxaurrez egiten zena, beltza bihurtu zen! Gero plastiko eta material ezberdinak erabili ditugu, metakrilatoa, altzairua, zilarra... afinazio sistema ezberdinak, txistu artikulatuak, silbotea, tonu ezberdinetan... txistua erabat aldatu dugu! Eta bitartean, gure danbolina, oinarrian, Erdi Aroan zuen itxura eta egiturarekin mantendu dugu. Txistulari gehienok, ikasle gazteak ere sarritan, txistu bat baino gehiago izaten dute etxean eta beti berrikuntzei so azken modeloa lortzeko. Eta danbolina, alderantziz, bakarra eta edonolakoa gehienetan, baztar batean abandonaturik... danbolin gixajoa...
Elkarrekin izango garen tartean, batez ere, nere danbolinarekiko ezagupena eta maitasuna partekatzen saiatuko naiz, nere eskarmentua. Arlo teknikoa landuko dugu: musika tresna egokia ezagutzen eta erabiltzen, eskuaren eta gorputzaren jarrera, soinuaren kalitatea, erredoble bikoitz eta hirukoitza, dinamika, azentoak, irakasbideak, ariketa teknikoak, e.a. Eta bestalde, arlo musikal edo erritmikoa, melodiarekin bat nola egin ostinato ezberdinak landuz, eta inportanteena, dantzarekin bat nola egin eta dantzen egiturak ulertu eta landuz.
Azken batean, tristulari edo txistularri izan beharrean, txuntxunero zoriontsua izateko ate bat irekitzea da helburua.
IZENA EMATEKO EMAILEZ AZAROAK 21 OSTEGUNA BERANDUEN (bazkaria antolatzeko)
DANBOLIN MASTERKLASA
- Centre Altzabea, 531 rue HiribéhèreUstaritz
- 2019-11-23, larunbata
- 10:00-12:30 + 14:30-17:30
- Sabin Bikandi, AIKO Taldea
AIKO Drums by Ezpela
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...