Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Urria, euskal dantzetarako ate irekiko hilabetea Aiko Taldearekin

Dokumentuaren akzioak

Urria, euskal dantzetarako ate irekiko hilabetea Aiko Taldearekin

2019/10/06 22:10

Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duten musikariz eta dantza maisuz osatutako AIKO Taldea kolektiboak euskal kulturaren onenaz gozatzera gonbidatzen zaitu hilabete honetan, dantza egiten ikasiz. Urri osoan, AIKOk bere klaseetako ateak irekiko ditu, dantza tradizionalaz zuzenean gozatu gura duten pertsonek DANTZALDI IBILTARIko irakaskuntza metodoa inolako konpromiso barik gozatu ahal dezaten. Azken hamarkadan 4.000 pertsona baino gehiagok ikasi dute ikasketa natural eredu horrekin.

Hilabete honetan, dantza tradizionalaren zaletu guztiak kolektiboak astero Bilbon, Donostian, Durangon, Gernika-Lumon, Galdakaon, Markina-Xemeinen, Lekeition eta Bermeon antolatzen dituen tailerretako edozein saiora hurbildu ahal izango dira. Hilabete honetan joatea guztiz librea izango da, eta, horrela, interesatuta dauden guztiak gura duten klase guztietara joan ahal izango dira, edozein maila (oinarrizkoa edo aurreratua), ordutegi edo udalerritan. Aukerak www.aikotaldea.eus webgunean edo 634 423 539 telefono zenbakira deituz kontsultatu ahal izango dira.

Gainera, euskal dantzarako hurbilketa hori are errazagoa izan dadin, ez da inolako izen ematerik edo plaza erreserbarik egin beharko bertara joateko. Nahikoa izango da dantzan egiteko gogoz hurbiltzea, AIKO Taldearen filosofian ohikoa denez, ekimenak ez du bakarrik musika eta dantza tradizionalak hedatzeko eta partekatzeko apustua egiten, gozamena ere bultzatzen du. Eta esperientzia are bereziagoa egiteko, BBK Fundazioaren laguntza duen kolektiboak benetan luxuzkoak diren agertokietan egiten ditu bere tailerrak, Bilboko Campos Elíseos antzokian, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Durangoko Plateruenan edo Bermeoko Kafe Antzokian, besteak beste.

Dantzarekin lehen hartu-emana izateko aukera horren ondoren, ekainera arte klaseekin jarraitu gura dutenek matrikula egin ahal izango dute gurago duten lekuan, doako saioak beste leku batean egin badituzte ere. Guztietan, ikastaroak bi mailatan ematen dira: hastapena eta hobekuntza.

Partehartzaile bakoitzak bere mailarekin bat datorren taldean izena emateko aukera izango du. Honela, lehenengo pausoak eman nahi dituzten zaletuek Oinarrizko Dantza Ikastaroetan (dantza tradizionalean hasteko ikastaroetan) parte har dezakete. Bertan, dibertimendua xede duen ikasketa-prozesu xume baten bidez, AIKOk dantza tradizionalaren errepertorio-aukerak irakatsiko dizkiete ikasleei. Saio horietan, dantzarekin batera, gorputz-koordinazioa eta koordinazio erritmiko-musikala hobetzeko jarduerak lantzen dira, soka-dantza, jota, porrua, balsa, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka, kontradantza, kontrapasa eta abar uztartzen dituen dantza-errepertorio aberatsari aplikatuta. Oinarrizko ezagutzak dituztenei, AIKOk zaletasuna maila bereko dantzazaleekin partekatzeko aukera eskaintzen die ‘Dantzaguneak’ deritzen dantza egiteko esparruetan, dantza-irakasle baten gidaritzapean errepertorioa praktikatu eta aberas dezaten.

Dantza tradizionala balioan jartzea

Ikastaro egonkorren, tailerren, mintegien eta erromerien bitartez, Dantzaldi Ibiltaria alternatiba erakargarria eta naturala da, dantzan hasteko eta gure dantzen errepertorio zabalarekin gozatzeko. Ekimen horren bitartez, AIKOk indartu egiten du musika eta dantza tradizionalak zabaltzeko eta konpartitzeko, eta baita gozatzeko, apustua. Helburua, sozializazio, topaketa eta komunikazio gune garrantzitsu izaten jarraitzea da, dantza konpartitzeko lekua, hain zuzen ere. Izan ere, dantza, euskararekin batera, Euskal Herriko kultur eta nortasun zeinu garrantzitsuenetakoa da.

Prestakuntza eta dibertsioa konbinatuz, programa honen barruan, asteroko dantza klaseez gain, hurrengo hilabeteetan hainbat lekutan egingo diren tailer ibiltari eta monografikoak, erromeriak eta musika eta dantza tradizionalari eskainitako asteburuak ere jasotzen dira, dantza egiteko eta ondo pasatzeko helburu bikoitzarekin.

INFORMAZIOA: Aiko

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...