Dokumentuaren akzioak
Aiko Taldeak bere ohiko Dantzazale Eguna ospatuko du larunbat honetan Bermeon
AIKO Taldeak (www.aikotaldea.eus) Bermeora eramango du aurten bere urte amaierako ohiko agur festa. LARUNBAT honetan, abenduak 14, taldeko musika eta dantza maisuek bertan antolatu dute ‘Dantzazale Eguna’, edozeinentzat irekita dagoen ekitadia. Bizkaiko Gaiteroak eta Roberto eta Miren Etxebarria eta Idoia Markaida trikitilariak bertan egongo dira. Denen artean, egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte, 13:00tan hasten dena dantzapoteo berezi batekin. Taldeak Bilbotik, Durangotik eta Donostiatik heldutako dantzazaleak bilduko ditu, besteak beste, eta Bermeoko herritarrekin batera jai herrikoien giroaz gozatzeko aukera izango dute. Horretarako, Bilbotik, Durangotik eta Donostiatik irteten diren autobusak antolatu ditu eta email honetan (bulegoa@aikotaldea.eus ) eserlekua gorde daiteke.
Ohikoa denez, AIKO Taldeak amaiera bikaina emango dio urteari, aurten Bermeora erromeria tradizionalen zapore osoa eramanez. 13:00etan, sokadantza bat dantzatuko da Goiko Plazan eta, honen ostean, AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuek bertaratutako guztiei dantzatzera eta kalejira-dantzapoteo batera gonbidatuko dituzte. Ondoren, 14:30ean, txakolina dastatzeko aukera izango du hurbildu den edonork, hau Bermeoko Kafe Antzokian izango da eta, goizeko ekitaldiekin amaitzeko, honen ostean bazkaria egingo dute.
Arratsaldeko 17:00etan, bazkaria eta gero, jotak, jauziak, mazurkak, valsak, pasodobleak… berriz entzungo dira dantzaldi-erromeria batean eta publikoak dantzatzeko aukera izango du AIKO Taldeko maisuekin batera. Bi ordu baino gehiagotan dantzazaleak gozatzeko aukera izango dute eta, beranduago, Bizkaiko Gaiteroen txanda izango da. 20:00tan, Dantzari Eguna alaitzeaz arduratuko da talde hau; Bizkaiko Gaiteroak eta eta Roberto eta Miren Etxebarria eta Idoia Markaida trikitilariak Bizkaiko jai herrikoiak alaitzeaz arduratuko dira eta betiko soinuak eskainiko dizkie bertaratzen diren herritarrei, buruhandi eta erraldoiekin batera entzuten ziren soinuak bezalakoak direnak.
AIKO TALDEAK BERE OHIKO DANTZAZALE EGUNA OSPATUKO DU LARUNBAT HONETAN BERMEON, BIZKAIKO GAITEROAK ETA ROBERTO, IDOIA ETA MIREN TRIKITILARIAK GONBIDATUZ
- Zapatu honetan, abenduaren 14an, 13:00tatik 22:00ra arte, Bermeok erromeriaz gozatzeko aukera izango du dantzapoteoarekin, bazkariarekin eta dantzaldiarekin Bermeoko Kafe Antzokian
- AIKO Taldeak busak antolatu ditu Bilbotik, Durangotik eta Donostiatik. Autobuserako eserlekua lor daiteke hurrengo mailean bulegoa@aikotaldea.eus Informazio guztia: www.aikotaldea.eus
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...