Dantza garaikidea eta zintzilikatutako dantza uztartzen dituen proposamen eszenikoa da Desanuda. Korapiloari buruzko gogoeta poetiko honek, hutsaren aurrean biluzteko gonbidapena dakar.
Dokumentuaren akzioak
Agenda

Gaztetxoen zahagi-dantza eta dantzaurrea
Noiz: 2025/09/05 12:00Non: Zestoa, plaza
12 urteko gaztetxoek Umeen Eguneko txupinazoa bota eta zahagi-dantza eta dantzaurrea plazaratuko dituzte.

Eva Guerrero + Larrua proiektua: Entre Cuerpos + Sangre y klorofila
Noiz: 2025/09/05 19:00Non: Bilbo, Atxuri, Enkarnazio Plaza
*16 min (Entre Cuerpos) + 15 min (Sangre y klorofila)Entre Cuerpos
Entre cuerpos dantza garaikideko pieza da, ohikoak ez diren espazioetarako. Bidaia honetan distantziak eta irudiak aipatzen dira, eginahalak egitea, ozeanoa, apneak eta korronteak aipatzen dira; mugak eta euspenak aipatzen dira. Entre cuerpos lana ideia honetatik abiatzen da: inoren lurra ez da ezein herrialde edo pertsonarena, zeren eta norena da gorputza? Eva Guerrerok dantza-ikuskizunak sortzen ditu 2005etik, testua eta zuzeneko musikarekin. 2013an DOOS sortu zuen, eta hor batzen ditu dantzako sorkuntza eta bitartekaritza-proiektuak. Bere piezek dramaturgia zuzena, ikusizko eta testuzko poetika daukate, eta dantza ikusteko ohitura gutxi duten ikus-entzuleekin konektatzen dute. Azken sorkuntzen artean daude Gorpuztu (MAX sarietarako hautagaitza 2) eta Tierra de Nadie. Sangre y klorofila Ederra, birjina, handikia, sakratua... Horrela, paisaia definitzen dugu, gure irudira moldatuz eta bere esentziaz jabetuz. Sinbolo bihurtzen dugu, gure borroka eta desioen bandera. Sangre eta Klorofila Vicente Ameztoyren lanean oinarritzen da muga horretan bizitzeko, paisaia amaitu eta gure ideiak hasten diren lekuan. Ameztoyk zioen bezala, "sakonki errotutako nortasuna eta geure gain hartzeko zailtasuna" Pieza honek tentsio hori aztertzen du, naturaren eta gure giza proiekzioen arteko etengabeko elkarrizketa azaleratuz.

Led Silhouette: Zakurrak
Noiz: 2025/09/05 19:00Non: Donostia, Blas de Otero plaza
*2025eko Egia Dantzan jaialdiaren barruan. Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Zirkozaurre: Harreman
Noiz: 2025/09/05 19:00Non: Legutio, Plaza
Harreman Zirkozaurre konpainiaren ikuskizuna da, zirkua eta euskal musika tradizionala elkartzen dituena, itxura desberdineko bi mundu, baina gauza asko partekatzen dituztenak. Harreman sustraietatik, identitatetik bidaia bat da. Ibilbide honetan, zirkuko teknikak berrasmatu egiten dira, gure melodia ezagunenekin besarkatzeko eta eszena emozioz eta konplizitatez betetzeko. Ikuskizuna hastear dago eta harritu egin nahi zaitugu. Gure musikariek beren errepertorio entretenigarriko akordeak afinatzen dituzte. Taldeko gainerakoek koreografia guztiak buruz errepasatzen dituzte. Malabareen txanda da: pilotena eta mazoena. Dantzena: euskaldunak eta garaikideak. Proposamen berezi honekin taldean gozatzeko garaia da. Harreman. Hartu y eman. Partekatu. Harremanak izatea. Oroimena atzera bota eta, aldi berean, aurrera begiratu eta amain eman. Fitxa artistikoa:

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2025/09/05 19:30Non: Gasteiz, Florida Parkea
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).Dantza plazan 2025

Lasala: Burnt
Noiz: 2025/09/05 19:30Non: Donostia, Blas de Otero plaza
*2025eko Egia Dantzan jaialdiaren barruan.
Gero eta eskatzaileagoa den gizarte-ispilu baten aurrean, badirudi estrategia posible bakarra gauero intentsitate handiagoz distiratzea dela. Hainbeste kontsumitzen den prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen duten prezio bera da: berezko "burnout" batean su hartzeko aukera.

Malandain Ballet: La chambre d'amour
Noiz: 2025/09/05 21:00Non: Miarritze, Gare du Midi
2000 urtean sortu obra handinahia dugu, koreografoaren inspirazio zuzena zen Euskal Herria iturri ukan duen baleta bakarra da leiendak kantatzen duen Chambre d’Amour obra. Peio Çabalette-ren jatorrizko partitura dirdiratsuan bermaturik, amodiozko mitoak parabola gogoetatsuan biltzen ditu Itsasoaren aitzinean olerkiz, indarrez eta minez beteriko baleta honek. *Iraupena: 1:05

Aikopeko
Noiz: 2025/09/06 13:00Non: Urkiola
AIKO Taldeko Argi Zameza (kantua eta panderoa), Aitor Furundarena (kantua eta akordeoia) eta Sabin Bikandi (danbolinteroa) kideek Aikopeko proiektu berria aurkeztuko dute. Talde hau musika eta dantza edozein herri, auzo edo ospakizunetara eramateko asmoz jaio da, beti ere freskotasunez, kalitatez eta publikoarekin konplizitatez egina. Oraingoa kantua izango da protagonista nagusietako bat, “Argiren ahotsa akordeoiarekin eta danbolinarekin uztartuz. Horrela, askatasunez eta konplexurik gabe jositako errepertorioa eskainiko dugu: gure tradizioko jota eta dantza jauzietatik hasi eta boleroak, tangoak edota habanerak bezalako Hego Amerikako erritmo klasikoetara iritsiz”. Aikopeko ekimena jai partekatua izango da, non musika eta dantza modu naturalean batuko diren, publikoari parte hartzera, mugitzera eta gozatzera gonbidatuz.

Mizel Théret + Beñat Achiary: Hizketak
Noiz: 2025/09/06 17:00Non: Barkoxe, Pilota plaza
Ongi elkar ezagutzen dute bi hauek. Badu zenbait urte orain Mizel Theret koreografoak eta Beñat Achiary abeslariak, elkarrekin kantatzen dutela. Dantzaren lirismo abstraktua Beñat Achiaryren erraietako kantuarekin topo egin eta harekin uztartzen, hura elikatzen edo kurritzen duen bide luze partekatua. Oroituz bizitzen gara, abesten du Etxahun-Barkoxe, diptiko honen muinean dagoen euskal literaturako olerkari mitikoak. Ohidurari, oroimenari eta modernitateari diogun harreman intimoa aipatzen dute. Pilotariaren gisako jestu errotutik, kantuak eta dantzak klaskatzen dute, pilotak frontoairen kontra egiten duen bezala.

Maitane Sarralde: Des(a)nuda
Noiz: 2025/09/06 18:00Non: Andoain, Otieta parkea
Airean dagoen egituran eta bertatik zintzilikatutako elementuak manipulatuz, grabitatea desafiatzen duten gorputzak ikertzen ditu lan honek. Penduluaren joan etorria, pisuaren zama, korapiloaren estutasuna eta honek sortzen duen ezegonkortasunekin topatuz.
Desªnudan, soka mutur askearen bila dagoen gorputz korapilatu batekin topatuko gara.
Dokumentuaren akzioak