Dokumentuaren akzioak
Agenda
Zingar-arrautze eskea
Noiz: 2026/02/16 10:00Non: Bera
Astelenitan zingar-arrautze eskea egiten da goizez Beran. Koadrilek euren mozorroak jantzi eta baserriz baserri aritzen dira. Baserri guztien aurrean "Zingar-arrautze, zingar-arrautze bat ez bada bertze, bertze!" kantatzen dute eta horrela lortzen dute egun horretako saria.
Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
Noiz: 2026/02/16 13:00Non: Lantz
Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko. Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk [Bideoa]
Martingala
Noiz: 2026/02/16 19:30Non: Burlata
Burlatako Martingala da Burlatako inauteen izena. Hartan, Aierbeko Lukas atxilotu eta epaitu egin ohi dute. Inaute astelehenean, Aierbeko Lukasen harrapaketa egoten da. Ondoren, asteartean urkatu, eta sutan erretzen dute eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira.
Fraindarrak arraultze-eskean
Noiz: 2026/02/17 08:00Non: Lesaka
Lesakako Fraindarrak, inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea.
Sagar-dantza eta Hartza
Noiz: 2026/02/17 10:00Non: Arizkun
Asteartitan edo inaute asteartean Arizkunen ere inauteriak ospatzen dira. Goizean sagar-dantza egiten dute herriko kaleetatik eta ondoren mozorroak eta hartza ateratzen dira.
Puska biltzea eta zahagi-dantza
Noiz: 2026/02/17 10:00Non: Goizueta
Goizeko 9etan mozorroak gosaltzeko elkartuko dira eta 10etatik aurrera herrian eskean aritu dira. Bazkalostean, 17:30ean zahagi-dantza egingo dute herriko hainbat txokotan.
Estudiantina
Noiz: 2026/02/17 10:30Non: Lekeitio
Lekeitioko Estudiantinak herriko kaleak alaituko ditu kantuekin.
Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
Noiz: 2026/02/17 13:00Non: Lantz
Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko. Gauean Mielotxin erreko dute eta inguruan zortzikoa dantzatuko zaio. Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk [Bideoa]
Txatamorroak, aittun handiya eta amin txikiya
Noiz: 2026/02/17 16:00Non: Arbizu
Arratsaldez eta iluntzean txatamorroak aterako dira karrikara, eta iluntzean aittun handiya eta amin txikiya erreko dituzte plazan.
Mamuxarroak
Noiz: 2026/02/17 17:00Non: Unanu
Asteartita edo inaute astearte arratsaldean mamuxarroak eta mutua, ezkil eta zintzarri gabeko mamuxarroa, Unanuko kaleetan zehar ibili ohi dira. Metalezko maskara bat aurpegian eta makil luze bat eskuan korrikaldi politak egiten dituzte Ergoienako herri txikitik. Hori dena, makilarekin hanketan jotzeko.
Dokumentuaren akzioak


