Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Mikel Goitia

Orain arteko erantzunak

Modorro

2011/11/07

Zati baten, Modorrori buruz berba dauzela, Predo Esatek diño, gaztetan beti egiten ebazala bueltak ezkerretara, baina batan bat joan zan,(berak ez diño, baina Arraras izan zan) esanez, egiten dena desegin behar dala,ondorioz Modorron buelta bat ezkerretara eta bestea eskoietarara dantzatzen hasi ziran. Otsagiko Dantzatan ez da desegiten ezer; dantzak hasi eta bukatu egiten direz. Baina talde askok, dantza bakoitzaren erdia baino ez dogu egiten. Dantzak ezkerrerantza giratzen dabie, baina inola ez, egin eta desegin. Andra Mari Taldean beti dantzatu dogu Modorro, Barberuek eta Otsagiko Dantzariak egiten eben moduan, Arrarasek esandakoari kasu ein barik.

"pobre de nosotros"

2011/07/14

Egun berezia aurkeztutako. Gaur Iruñean, Euskal Herriko hiriburuan, "pobre de mi" abestuko dabie bertakoak. Agian guk "pobre de nosotros" kantau berku!!!!!

esatea

2011/05/12

Prisak direla eta, ahaztu jata esatea zer legoke ondo

ikurrin dantza

2011/05/12

ondo legoke be, "ikurrin dantza" deitzen dan dantzarik ez dagoela. Agintariena bai. Bardina "ezpata dantza"rekin. Ez dau horrela deitzen dan dantzarik

bromea..... broma

2011/05/10

ba bai Patxi, guztiz adoz. Guztiak antzekoak, bakotza bere jatorriko lekuko berezitasunarekin. Ziur izan "La casilla"n ahalakoak egiten zirela, han bai batuten ziren eta kanpotar asko. Eta ziur, "artistak" zirenak, kopiatu edo estiloak edo euren pausoari antzekotasuna emongotziela. Baina ez besterik. Ezin da, egun baten egindako grabaketatik ataratako transkipzio batzuetatik, urteatan pertsona horrekin ikasitakoa, entzutakoa, eta ikusitakoa, despreziatu eta ankaz gora jarri. Arazo larriak izaten eban Bartolo berak "La Casilla"n dantzatzeko. Agarraue elduten zanean, hemen ezkerreko besoa neskea hartzen eban garritik (hemen diñotenean Euskal Herri osoan esan gure dot), eta "La Casilla"n ea ez zeurien aurkitzen neskarik horrela egiteko. Berezia izan zan be, nola Arratian, Gorbeialdean, baltseoa, agarraue, ukatu eurienean, zelako pausu berezi eta aberatza sortu eurien. Pausu bera, bakarrik aurkitu dogu Gorbeialdea (Arratia, Zeberio, Dima.....) eta Bartolok be ondo baino obeto dantzatzen zuen kantaue era horretan ("La casilla"n ez zen askorik ikusiko era horretara egiten. Urte asko pasatu direz Joxe Migel Barandiaraneri Galdakaon, Andra Marik antolatutako hitzaldi baten, itaundu eutziela ea zer pentsatzen zuen berak, euskerea Kaukasotik zetorrela. Berak erantzu eban: "hay la misma distancia del Caucaso aquí, que de aquí al Caucaso". Ba kasu honetan bardin.

Nirea ez zen bromea.

ez dakit ba....

2011/03/04

Ba begitu dogu, eta non dan ez dakigu; ahalegindu gara matrikulak begitzen Oracio (C.S.i) sistemarekin, baina ezinezkoa izan da. Guk Bizkaian esagutzen doguzan jotak, bideoan ikusten direzenakaz, badaukate nahiko derberditasun. Dana dala, argi dau antzekotasun asko badauzela bebai. Panderoa jotzeko erea be, ez da oso zabaldua izan hemendik. Ikusi doguzonok, Galizi erea edo dela pentsatzen dogu

Tradizioa dinamikoa ala Tradizioa dinamitatu???

2011/02/09

Gauza asko nahastu egiten doguz. Bizitza honetan gauzak ezin dira txarto egin, txarto egiten gabizela jakinda eta beraz, ondo zelan egin badakigunean. Alde batetik, gaur egun dantza talde gehienek txarto dantzatzen dabe Larrain Dantza. Ez dabe, hemendik asko entzun dan legez, dantza “normala” egiten. Baten bat normala izatekotan, zeuek “luzea” deitzen dotzezuena da, betikoa. Barkatuko nauzue baina orain esandakoa oso objektiboa da. Hala ere, horrela egin gura dala, aurrera, baina dantza talde eta dantzariak jakin deiela zergatik egiten dauen txarto eta zelan egin beharko leukeen ondo. Eta guzti hau ez da “kapritxo” edo kriterio kontue, geure folklorearen gutxieneko ezagutza bat izatea baino. Beste alde batetik, tradizioa dinamikoa dela edo dinamizatu behar dela irakurri izan dot maiz. Baina, zer da tradizioa dinamikoa izatea? Edozeinek bere gusto, idealen eta interesen arabera edozer egin leikeela? Oier Araolazak ondo dioen moduen, berriztu nahian astakeri handiek egin dira.

Sortu, dinamizatu, berriztu eta sarritan erabiltzea gustatzen jakuzen berbek konnotazioa aldatu dabe urteen poderioz. Lehen, sortu, dinamizatu eta berriztu modu natural batean egiten zan. Forma natural batean aldatzen zan, hau da, herriek urteen joan-etorrian onartutako aldaketak izan direla, ez pertsona zehatz batek momentu konkretu batean egindako aldaketak. Gaur egun danek babestu gura deurie euren burue berriztu, sortu edo dinamizatzen deuriela esanez. Herriak onartzen dauen aldaketa naturalaz gabizela, adibiderik garbiena dogu Larrain Dantzaren kasua. Sortu dauzen eta sortzen dabilen arazo guztiek ikusite, zelan izan leike bada, aldaketa naturala? Argia da egun batetik bestera egindako aldaketa izan zala (aldaketa derrigortua) eta Euskal Herriko dantza talde gehienetan hedatutako aldaketa bat izan bada ere, berriro diot, ez da modu natural batean emon. Horrexegatik gaude une honetan gauden lekuan gaudela. Eztabaida sakon eta arazo baten aurrean. Amaitzeko, hausnarketa bat ekarri nahiko nuke gogora, aspaldi gertatutako pasadizoa gogoratuz. Oroitzen dot plaza baten nengoanean, herrira etorritako dantza talde bat Zortzinangoa dantzatzen dauela, kriston hanka sartzea izan zauela pausu batean. Neuk, akatsa ikusi eta dantza maisu bati txarto egin zauriela esatean, hauxe da segidan jaso neban erantzuna: “ Hori ez da txarto egitea, erratzea baizik. Erratzea ez da txarra, gauza normala baizik. Txarto egitea da txarra. Eta txarragoa, txarrena alegia, txarto egiten zabizela jakinda, txarto egiten jarraitzea”

adi baba eta 40......

2010/11/17

Ez da behar nire facebooka. Zuk irakurri ahal izan badozu edonork irakurri ahal dau. Nik, idazten gauzen haria jarraitu dot, eta nire eritziak Dantza.comen ikusi ahal direz. Baina jakina, nire izenean, hemen eta facebooken.Eta hari honetan ez da ahalakorik ikusi. Agian gure bideak ez direz inoiz batuko. Nik dantza talde alde jarraitukot, eta dantza taldeak urteetan egindako lana defendatzen. Beste alde, zuk esanda, ez zauz dantza talde baten, eta agian ezin zara konturatu, zelako kaltea eiten dabezan askotan, bideo honetan esaten direzan eritziak, eta aurretik esandakoak. Azken baten, batan batek irakatzi dotzie eurei be adibidez, Arratiako Jotak edo Erregelak.

ez dozu askorik ulertu, baina lasai David

2010/11/16

Lapurrak direla ez dakit non irakurri dozun, eta peseteroak direzela bez. Buru ikusgai izatea, ez dau esan nahi nik ez eukitea nire kriterioa, eta nire kontu gauzak esan edo kritikatutzeko askatasuna eukitea. Zuk jakingozu ahalakoak zergaitik diñozuzan. Nik esandakoak, bideoan entzuten direz.

Jarrai dezagun lan eta lan eiten

2010/11/04

Agian astertu beharko genuke be, ze talde mota artzen duen diru publikoa, eta zertarako ezta????. Agian nik esagutzen doten Talde guztiak, artzen duten diru publikoa, Taldea bera bizitzeko, "sobrevivir"tzeko da, eta agian, inork ez dau dirurik bere boltsikora eroaten....... Beste batzuk ez dakit, eta hori be astertu beharko genuke, zer da serbitsu publikoa, eta zer ptibatua......ez nuke nahi inork plazak "pribatizaturik". Eta honekin seguru guztiak adoz gauzela

Mikel Goitia

Mikel Goitia