Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Mikel Goitia

Orain arteko erantzunak

Jarrai dezagun lan eta lan eiten

2010/11/04

Agian astertu beharko genuke be, ze talde mota artzen duen diru publikoa, eta zertarako ezta????. Agian nik esagutzen doten Talde guztiak, artzen duten diru publikoa, Taldea bera bizitzeko, "sobrevivir"tzeko da, eta agian, inork ez dau dirurik bere boltsikora eroaten....... Beste batzuk ez dakit, eta hori be astertu beharko genuke, zer da serbitsu publikoa, eta zer ptibatua......ez nuke nahi inork plazak "pribatizaturik". Eta honekin seguru guztiak adoz gauzela

Larrain-dantza "luzea"

2010/09/15

Aupa artista: jakin badakit izenburua intentziorik eta onenarekin jarri dozula, baina diñot nik: jakinda guzti hau, ikusitakoa Larrain-dantza izan beharko zan, eta, orain dantzatzen dana (gehienetan) Larrain-dantza (laburra). Zer pentsa badau ezta....

ez dau tradiziorik formazio barik

2009/11/30

Nire eritziz ez dau tradiziorik formazio barik. Formazio sakona, Dantza Talde bakoitzak, alkarrekin egin beharrekoa. Dantzari gehienak ez dakigu zer dantzatzen dogun, edo musikoak ze jotzen dogun, edota ze erropa jartzen dogun, eta erropa horren sinbologia. Formazio barik, ez dago kalitaterik, ez dogu pauzoak, doinuak, arropak txukuntzen eta horrek arazoak dakartzuz. Dantza Talde askok, ez daukate, ez daukagu argi ze bide nahi dogun jarraitu , eta askotan, daukagun posibilitate gainetik egiten dogu lan; ordun berriro arazoak, ez kalitaterik eta energi mordoa galduta.

Ez dago trasmiziorik, eta dagoen apurra gero eta eskaxagoa. Guzti onek, kasu askotan "sorkuntza" bidea artzera eroaten dozku; zetan beti Dantzari Dantza egin, obeto nik sortutako "engendrotxu" bat atera plazara. Eta hemen azken pausua, akonplejaturik dantzatzen dogu. Nik ez daukot sorkuntzarako astirik, Herri honek kriston aukerak emoten dauzkuz dantza soragarriak dantzatzeko, eta nire energiak horretan gura dodaz erre. Nik Dantza Talde bateko dantzari bezala emon dot eritzia; benetan argi badaukagu zer garen, gurea defendidu, mantendu, ikertu, eztabaidatu, irakatzi, erakutzi, ahal eta ondoen. Uste dot, Herri honek, "koreografo", "sortzaile", "dantza maisu", larregi eman dotzuzela (seguru horretan be munduen ez deuzkula inork irabasten).

Mikel Goitia

Mikel Goitia