Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kresala Dantza Taldea Uztailaren 25ean estreinatuko du Kresala dantza taldeak "Amoria & Dolore" ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Uztailaren 25ean estreinatuko du Kresala dantza taldeak "Amoria & Dolore" ikuskizuna

2020/07/13 10:45
Uztailaren 25ean estreinatuko du Kresala dantza taldeak "Amoria & Dolore" ikuskizuna

Kresala dantza taldea. Amoria & Dolore, Elkano, lehen mundubira ikuskizuna.

Kresala dantza taldeak Amoria & Dolore, Elkano, lehen mundubira ikuskizuna Bizkaiko Aurrera Fest Jaialdian aurkeztuko du. Gipuzkoako Dantzagunean sortutako lanak, itxaronaldi luzearen ondoren argia ikusiko du. Izan ere lehenengo estreinaldi data apirilaren 5ean zuen ikuskizunak, baina Covid-19a dela eta ekainera 22ra atzeratu zen. Bigarren datan aurkezteko aukerarik ere ez zen izan eta, azkenean, uztailaren 25ean 20:00etan Bilboko Euskalduna Auditoriumean estreinatuko da.

Emanaldia

Faustino Aranzabalen dantza zuzendaritzapean eta Enrike Solinísen musikarekin, Kresala konpainiaren Amoria & Dolore dantza ikuskizun proposamen berri hau,
gizakiaren historiaren ekintza mugarri handienetako batean oinarrituta dago. Dantzariek, herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian,
dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet hontan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute, poesia giltzarria bilakatuz. Bertan, euskal antzerki nazionalaren dantza sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide berri bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena.

Sinopsia

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz
antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

Dantza egitaraua

  • Anacarsis
  • Gallarda & Branlea
  • Seikilosen epitafioa
  • Amorosen partizia
  • Ale arraunean
  • Errege-bufoiaren jota
  • Aista txinkurrun txankun
  • Loa loa txuntxurrun berde
  • Malambo
  • Primus circumdedisti me Mappamundi
  • Sagar-dantza I Courteges
  • Sagar-dantza II Kherestonak
  • Pabanea
  • Los nadies
  • Portutxoa
  • Neska ontziratua
  • Thira marinelak thira

 

Fitxa artistikoa

  • Zuz. artistikoa: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza maistra: Idoia Ibarzabal
  • Musika: Enrike Solinís, Miren Zeberio - Euskal Barrokensemble
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal, Ramón García
  • Argien diseinua: Inma Irazustabarrena - Eragin.stac
  • Dantzariak: Nora Garcia, Asier Gómez, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, Jone Murua, Josu Sagardia, Jone Muniategiandikoetxea, Manex Lizartza, María Perez, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Markos Murua, Claudia Erentxun, Aimar Ezeiza, Naia Lertxundi, Pablo Zurutuza, Garazi Labaka, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Ibai Otxoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Oier Goikoetxea, Enara Rodríguez, Joanes Amezaga, Marta Buendia, Joseba Pastor, Lorea Esnaola, Izaro Lozano, June Azpiazu, Irati Garagorri
  • Musikariak: Enrike Solinís, Miren Zeberio, Pierre-Yves Martel, Gorka Benítez, Vicente Parrilla, Mixel Etxekopar, Gonzalo Perez, Xabier Leturia, Sabin Bikandi, Kiya Tabassian, Didem Basar, Elies Herrandis, Pablo Martín, Daniel Oyarzabal, Ziya Tabassian, Daniel Garay, Paquito Gonzalez, Patrick Graham, Win Mertens, Iñaki Salvador
  • Testuak eta letrak: Bernart Etxepare, Pierre Attaignant, Robert Ballart, Pío Baroja, Julio Caro Baroja, Joxe Anton Artze, Xabier Amuriza, Jon Mirande, Eduardo Galeano
  • Ahotsak: Jon Etxabe, Daniele Carnovich, David Sagastume, Donostiako Orfeoi Gaztea eta Txikia
  • Esatariak: Leire Berasaluce, Josean Bengoetxea, Maika Etxekopar, Asier Hernandez
  • Talde teknikoa: Eragin.stac
  • Soinuztapena: Iñigo Campo - Eragin.stac
  • Argazkiak: Mikel Nieto - Quartan
  • Bideoa: Quartan
  • Atrezoa: Xabier Garate, Benito Garate
  • Laguntza: Euskalduna Musika Jauregia, Aurrera Fest Jaialdia; Bizkaiko Foru Aldundia; Gipuzkoako Foru Aldundia; Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kresala Dantza Taldea

Kresala Dantza Taldea

KRESALA DANTZA TALDEA. 1968an sortua Gene Yurre dantzari eta koreografoaren eskutik. Talde aitzindaria Euskal Herrian euskal dantzaren bilakaera berrian. 1993ko ekainetik Faustino Aranzabal da taldearen zuzendari artistikoa. Tradizioa sormenerako inspirazio iturritzat hartuta, dantza antzezpen berritzailea burutu du, hogeita hamar ekoizpen saiotik gora osatuz: Sokadantzan, Besta Berri, Marixe, Sehaska, Ayres for the theatre, Buba eta Bubu, Oteizaren kaxa beltza, Argia, keinuka, Ródchenko edo Hala ere ikuskizunekin. Lan guzti hauek, formatu ezberdinetan aretoko eskaintza erregistro zabala eskainiaz, ikusle helduei zein haurrei zuzenduta daude. Nazioarteko dantza jaialdi ugarietan parte hartu du, hala nola: Suitzan, Belgikan, Herbeheretan, Alemanian edo Finlandian. Artearen beste diziplinekin elkar eragiten du, sortzaileekin batera lankidetzan.

 

www.kresalaedt.com