Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Josu Larrinaga Zugadi Dorreak edo giza gazteluak (Hiru paragrafotan)

Dokumentuaren akzioak

Dorreak edo giza gazteluak (Hiru paragrafotan)

Dorrea edo giza gaztelua oso zabaldua, eta beharbada, gutxi ikertua dagoen jai elementua da. Hainbat akrobaziatan du oinarria, eta, normala denez, gazte-kategoriari edo haien taldeei lotuta egon ohi dira. Giza formazioak antolatzen dituzte (bata bestearen gainera igota), oro har, gazte-gaitasuna erakusteko eta ospakizunari lotutako bibak edo bertsoak botatzeko. Dantza ziklo klasikoen (danceak, paloteadoak...) amaiera ere izan ohi da:. Dantzariek euren giza egitura landuak egiten dituzte, jaietako figurari, komunitateari edo handikiei egindako agurrekin amaitzeko. Komunitate osoa batzen ez dutenean eta haien gizarte-kohesioaren mesedetan, piramide-egitura altu eta ikusgarriak osatzen dituzte.

Giza dorrea
Ablitasko giza dorrea (Basauri). Argazkia: Emilio Xabier Dueñas

Egitura horiek akrobazia sinpleak edo erraldoiak (aurrez aurre edo borrokan) edo bi edo hiru solairuko formazioak izan daitezke. Ekilibrismo akrobatikoko irudi edo ariketa bereziak sortzen dituzte igotzeko itzulipurdiak eginez ("gazteluari erasoa") eta zailtasun handiko giza dorre oso altuak edo landuak eratzen dituzte. Goiko muturrera pisu gutxiko gazte edo haurra igotzen da, eta dantzen kasuan, taldekideetako bat edo segizioaren irudi berezia. Melodiarekin mugimenduak erregulatzen dira, edo fondoko musika bezala erabiltzen da.

Goiako gigantillak
Goiako gigantillak.

Pragmatikoki, mezua komunitate osoan entzun ahal izateko altuera lortzea du helburu, gazteen edo tokiko dantzarien trebezia eta trebetasuna erakustea, edo talde kohesioa bultzatzea. Interpretazioari dagokionez, pentsamolde tradizionaletik mundua hiru eremutan banatu ohi da: azpimundua, lurtarra eta zerutiarra. Azken hori, gizateriak hainbeste eskatzen duena, erraldoiekin, ezpata edo makila gaineko altxaerekin, akrobaziekin eta dorre edo gazteluekin eskuratu nahi izaten da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.