Dokumentuaren akzioak
Sestaoko Eusko Lorak taldearen ezpata-dantza ohiko egunera itzuli da
Iragan irailean, 2020 eta 2021eko martxotik atzeratutakoa egin zen, eta aurten, udaberriaren atarira bueltatu da emanaldia.
Soinuenea fundazioak 20 urte bete dituen honetan, hura gidatzen duen Juan Mari Beltrani eskaini nahi izan dio ezpata-dantzaren ohorezko domina Eusko Lorak taldeak joan den martxoaren 12an.
Laugarrenez egin da ezpata-dantza Sestaon, eta aurten 50 lagun baino gehiago bildu gara ezpatak helduta. Ibar Ezkerrean jaio den ezpata-dantza hau (Portugaleteko ezpata-dantzarekin batera) bere lurraren alaba da; izan ere, lau urte horietan, bitan topo egin du segizioak, musika isilduta, behargin-manifestazioekin.
Bestalde, aurten ibilbidea aldatu den arren, bi plazetako emanaldiak berdin-berdin egin dira, eta bigarren plazan domina ezarri zaio Beltrani buruzagiaren eskutik. Emanaldia amaituta, taldeko kide diren Beltranen ohiko txalaparta- eta musika-ikasleak harekin elkartu ahal izan dira, baita proiektu berrietarako oinarriak ezarri ere. Ezpata-dantzaren une nagusiak hartu ditu Emilio Dueñasek Soinuenearentzat grabatutako bideo honetan:
Buruzagia: Iratxe; Azkendariak: Jone, Begoña, Itsaso eta Beñat; Aurrendariak: Xabi, Izaskun, Jon eta Mikel; gainerako ezpata-dantzariak: Isusko, Minerva, Miren eta Santi; Asier, Eneko, Cristina eta Izaskun; Eneko, Markel, Mónica, Raul, Nahikari, Eneko, Julen, Martina, Ainhoa, Marta, Sonia, Silvia, Zohiartze, Haizea, Elbire, Maria, Idoia, Igone eta Oier; Banderariak: Zuriñe, Maria, Ane, Maider, Garazi, Yago, Ion eta Sergio.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Eusko Lorak
Sestaon 1957an sortutako euskal dantza taldea.