Orain arteko ekarpenak
Sortutakoak 6: izen-emateko epea itxita, 22 proiektu aurkeztu dira
2014/11/20
Larunbatean , azaroak 15, itxi zen Sortutakoaken 6. edizioan izen-emateko epea . Guztira , 22 proiektu aurkeztu dira artisten eta konpainien sorkuntza-lanak eta prozesuak babesteko egiten dugun ekimen honetan . ...
Jose Lainezi buruzko erakusketa aurkeztuko da Ikerketa Dantzan kongresuan
2014/11/13
Bihar, azaroak 14, abiatuko da Bilbon Ikerketa Dantza kongresua, eta bertan, Gipuzkoako Dantzaguneak , Huarteko Udala rekin eta proiektuaren sustatzailea den Las Negras produkzio-etxea rekin batera, Jose Lainezi buruzko Ez dantzatzeko koreografiak erakusketaren aurrerapena aurkeztu...
Sortutakoak 6: izen-emateko epea irekita
2014/10/17
Urriaren 15etik azaroaren 15 arte irekita dago sorkuntza berriak sustatzen dituen Sortutakoak programaren seigarren edizioan izena emateko epea. Dantzaren munduko profesionalez eta adituz osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu Gipuzkoako Dantzagunea n egonaldi bat egingo duten bi proiektu.
S...
"Sortutakoak" deialdira aurkeztutako proiektuen aukeraketa-prozesuaren emaitza
2011/12/22
Dantzagune taldeak, Mizel Theret koreografoa epaimahai kide hartuta, aurkeztutako bederatzi proiektuetatik, Anakrusa taldearen "Tempus-I" eta Sara Paniaguaren "Canciónlaverinto" proposamenak aukeratu ditugu.
Dantza Klub: Atalak XII
2011/11/22
Datorren abenduaren 1ean, gaueko21.00etan, Victoria Eugeniako Klub Areto goxoan, Dantzaz Konpainiak bere dantzari gazteen koreografia lanak, koreografo lokal baten lanarekin batera aurkeztuko ditu.
Sistematurgy Prozesua ERNE: Uholdeak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia
2011/11/07
Datorren astelehenean, azaroak 7,Amaia Navascuesek ,Dantzaz Klub-Atalera datorren gonbidatua, eta Anna Wlodarczyk-ek, Donostian bizi den dantzari poloniarra, WorkInProgress elkarlanean egindako Sistematurgy Prozesuan parte hartuko dute.
Dantzaren belaunaldiak mintzagai
2011/10/24
Lurralde berean burutu diren lau ibilbide desberdin, nola ikusten duzue zuen egoera dantzan gaur egun eta toki honetatik? Horixe da Arantza Balentziagak lau gonbidatuei mahai-gainean jarriko dien lehen galdera. Dantzaguneak antolatu duen lehen mintzaldia urriaren 27an, arratsaldeko 17:00etan, Donostian, Okendoko Kultur Etxean burutuko da.
Master class-a Nats Nus konpainiaren eskutik
2011/10/17
Dantzaguneak gure antzoki edo sorgunetara etortzen diren konpainiak zuk gertutik ezagutu ditzazun nahi du. Horretarako, gure programazioan hilero master class bat antolatuko dugu.