Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Halloween; ospatu behar al dugu?

Dokumentuaren akzioak

Halloween; ospatu behar al dugu?

AEBetan horren ezaguna den Domu Santu egun bezperako festa mundu osora hedatu da, baita Euskal Herrira ere; dena den, ohitura hau ez da uste dugun bezain arrotza.
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Albistea
Data
2017/10/31
Lotura
Gaztezulo

Urtez-urte, geroz eta haur gehiago mozorrotzen dira gaurko egunean. Beldurtzeko jantzi, saskia hartu, eta ate-joka ibiltzen dira batetik bestera, "saria ala ziria!" oihukatuz. Atea irekitzen duten askok oraindik ez dute tradizio hau besarkatu, eta zur eta lur gelditzen dira maskarekin mozorrotutako haur kuadrilla batek goxokiak eskatzen dizkienean.

Askoren ustez, AEBetatik etorritako "moda" bat besterik ez da Halloween, gure ohiturekin zerikusi gutxi duena. Domu Santuko eguna betidanik ospatu dugula jakina da, baina arrotz egiten zaigu kalabaza eta sorgin kutsuko festa. Dena den, Halloween ez da uste dugun bezain urruna guretzat; Euskal Herriko hainbat txokotan ospatzen zen duela urte batzuk.

Dantzan atariko idazle Oier Araolazak ikerketa egin du, eta gauza harrigarri bat topatu du; gure aiton-amonek kalabazak hustutzen zituzten, ondoren barruan kandelak sartu, eta bidean jarrita, jendea beldurtzeko (It: dantzan.eus). Beraz, Araolazaren esanetan, Halloween ez da ohitura arrotz eta ezezagun bat guretzat.

Hori bai, uka ezina da ohitura honen inbasioa; gurean galduta bazegoen ere, urtetik urtera sekulako indarra hartzen joan da, eta egun, haur gehienek ospatzen dute (eta baita gurasoek ere). Filmek, telesailek... kultura globalizatuak festak globalizatu ditu. Orduan, ospatu behar al dugu Halloween? Hildakoen Egunean festa egin nahi baduzu, zergatik ez? Ondo pasatzea da garrantzitsuena!

Dokumentuaren akzioak