Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gipuzkoako alkateak, soka dantzan

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoako alkateak, soka dantzan

Gipuzkoaren milagarren urteurrena ospatzeko soka-dantza egin zuten zapatuan Tolosan, 'Ipuskoa 1025-2025' ekimenaren barruan. Aldundiko agintariek eta Gipuzkoako alkateek elkarrekin dantzatu zuten soka dantza, eta Mendaroko eta Elgoibarko ordezkariek ere hartu zuten parte.
Egilea
Barren
Komunikabidea
Barren
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2025/07/07
Lotura
Barren
Gipuzkoako alkateak, soka dantzan
Enetz Ezenarro Mendaroko alkatea, beste agintariekin batera Tolosako ekitaldian. Arg: Ataria

 

Gipuzkoa hitzaren idatzizko testigantza zaharraren milurtekoa ospatzeko antolatutako ekitaldi instituzional nagusia izan zen Tolosakoa. Gaur egungo Altzon kokatuko litzatekeen Olazabaleko Salbatore monasterioaren dohaintza eskuizkribu batean geratu zen jasota, 1025. urteari erreferentzia eginez, “Ipuscoa” hitza. Hori dela eta Tolosaldean bertan kokatu zuten ekitaldia, Tolosako Euskal Herria plazan, hain zuzen ere.

Lurraldeko ordezkari nagusiek hartu zuten parte: Eider Mendoza diputatu nagusiak, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidenteak eta lurraldeko hainbat eta hainbat alkatek. Enetz Ezenarro Mendaroko alkatea izan zen horietako bat. Elgoibarko alkatea ez zen egon, eta Aitor Iriondo zinegotzia izan zen Elgoibarko Udalaren ordezkaria. Era berean, Sonia Archeli mendaroarra izan zen Eibarko Udaleko ordezkaria. Lurraldeko ordezkari nagusiak "lotu" zituen ohorezko soka dantza dantzatu zuten agintariek.

Sonia Archeli, soineko gorriarekin, eta Aitor Iriondo.

Tolosako Udaberri dantza taldeko dantzariek lagundu zieten sokan agintariei eta Tolosako txistulari bandaren doinu eta erritmora aritu ziren. Ikerfolk elkartea arduratu zen antolaketaz, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean eta Tolosako Udalarekin elkarlanean. Urbeltzek berak dioen moduan soka-dantzak kohesio sozialaren adierazgarri dira eta hala irudikatu zuten Tolosan Gipuzkoaren batasuna, ordezkari politikoak eskuz esku elkarrekin soka berean dantzan. (informazio osoagoa: gipuzkoa.eus)

Haritz taldeko dantzariak

Ekainaren 26an ere egin zuten urteurrenaren ekitaldi bat Donostian. Eguerdian ezpata-dantza kaleratu zuten Gipuzkoako hainbat taldetako dantzariek Donostiako Alde Zaharrean eta jarraian baita brokel-dantzaren zikloko zenbait dantza eta soka-dantza ere Plaza Berrian.
 Iluntzean, berriz, Argia dantzari taldeak Muriska drama koreografikoa aurkeztu zuen San Telmo Museoko elizan. Pastoralen egituran kontatzen den istorio hau 1989an estreinatu zuen Argiak eta Gipuzkoaren izenaren urteurrenean berriz plazaratu zuten. Argiak zenbait taldetako kideek osatutako dantzari eta musikarien taldearekin aurkeztu zuen ikuskizuna: Duguna (Iruñea), Kezka (Eibar), Elai-alai (Portugalete), Gure-kai (Deba), Haritz (Elgoibar), Antiguotarrak (Antigua), Astigar (Astigarraga), Arkaitz (Añorga). Informazio osoagoa eta irudiak dantzan.eus atarian.

Ekitaldiaren laburpen-bideoa: 

[BIDEOA] 

Dokumentuaren akzioak