Dokumentuaren akzioak
Euskal dantza: sasoian ala krisian?
- Euskal dantza: sasoian ala krisian? — Xabier Etxabe-(e)k eginda — Azken aldaketak 2012/10/22 16:28
- Sarri entzuten dugu aspaldian euskal dantza tradizionala krisian dagoela. Orain hilabete Argia aldizkariak gai horren inguruan egin zuen erreportaje nagusia, eta hiru lagunen artean, dantzaren eta dantza-taldeen egungo egoerari astindu bat eman zioten.
- Mollarri eta Iratzarri: 25 urtetik gora euskal dantzak zabaltzen — Xabier Etxabe-(e)k eginda — Azken aldaketak 2006/07/26 11:57
- Mollarri eta Iratzarri dantza-taldeen egoera antzekoa da: helduek ere tarteka dantzan egiten duten arren, umeen dantza-eskola da bi taldeen oinarria. Laurogei bat ume ditu talde bakoitzak, eta haien inguruan hemezortzi urteren bueltan dabiltzan gazteak dabiltza lanean. Mollarriko Asier Urbieta eta Iratzarriko Ane Mendizabal izan dira gurekin.
- Garbiñe Aizpitarte:dantzari lotutako bizitza — Xabier Etxabe-(e)k eginda — Azken aldaketak 2006/07/26 12:06
- Umeen artean ezaguna da Garbiñe, Zarauzko eskola guztietan dantza-klaseak ematen aritzen baita. Eskarmentu handia du Garbiñek dantzan, eta haren kurrikuluma beldurtzeko modukoa da: hamabi urterekin etorri zen Tolosatik Zarautza, eta Hodeiertzen hasi zenetik, dantzaren inguruan aritu da beti. Euskal dantza txikitatik landu du, eta gerora dantza klasikoan aritu da batik bat. “Gabota” dantza-akademia ireki zuen Zarautzen 1991n. Alproja sortu zenetik, bertan aritzen da urteroko emanaldia preparatzen.
Dokumentuaren akzioak