irudi-zaharrak etiketa duten bideoak
Mandubia: Erromeria 1948
Binaka, launaka edo talde handiagoan, hainbat emakume soltean dantzan Mandubiako Bentako Erromerian. 1948ko San Gregorio eguneko erromeriako irudietan dantzan ageri diren guztiak neskak dira; garaia kontuan hartuta Mariaren alabak kongregazioak antolatutako txangoa izan liteke. Ageri den gizonezko bakarra soinujolea da, tekladun eskusoinu batekin balkoi batetik ari da jotzen. Soinujolea Itsasoko Joxemiel Zufiria dela jakinarazi dute sarean. Ez da bideo oso luzea, soinurik ez du eta zenbait ...