Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Itsasu: Kabalkada 1994

Dokumentuaren akzioak

Itsasu: Kabalkada 1994

2021/10/18 07:50

Beste behin altxor ederra sareratu du Kanaldudek eta horren aurrerapen txiki bat eskaintzen dizuegun hemen, hortzak zorroztu eta emanaldi osoa jatorrizko tokian ikustera gonbidatuz. 1994ko Itsasuko kabalkadako irudiak dituzue bideotxo honetan; sartzea, antzerkia, makilariaren saioa eta dantzak. Ataitze dantza taldeko kideek dantza-jauziak, makila-dantzak eta dantza-korda ematen dituzte plazan. Xabier Itzainak azaltzen duenez, 1960ko hamarkadara arte ezagutu izan da dantza-korda Itsasun, eta ondoren, 90eko hamarkadan berreskuratu zen, irudi hauetan ikus dezakegun moduan. Mikel Erramouspek filmatu zituen irudi eder hauek sareratu ditu egunotan Kanaldudek. Bideo osoa ikusi nahi izanez gero, Kanalduden duzue ikusgai. Irudiak: Mikel Erramouspe. Kabalkada, Itsasu, 1994.

 

 

 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.