Bideoak
Bielsa: Inauteriak 2024
Pirinioetako mendi-artean, Bielsa (Huesca, Espainia) herrian inauteri bortitzak ospatzen dituzte herritarrek. Tranga deritzen mozorroak dira nagusi, bere adar handi, aurpegi belztu, ahuntz larru eta joareekin. Mutuak dira erabat, joareen bidez komunikatzen dira. Cornelio Zorrilla panpinak inguruotan ere eskas diren medikuen tankera hartu du aurten eta plazan zintzilikatu dute sutan kiskaltzeko zain. Onso eta domadorearen arteko jo eta eutsiak ez du etenik, baina basati eta beldurgarrienak ...