dantzari-dantza etiketa duten bideoak
Iurreta: San Migel 1982 erregelak
1982ko San Migel egunean Iurretan dantzatutako erregelak ikus daitezke honako bideo honetan. Iurretako Mikel Deuna taldeko dantzariek dantzatzen dute soka-dantza: aurreskuak erregelak dantzatzen ditu lehenengo, ondoren atzeskuak dantzatzen ditu, segidan kontrapasaren doinura zerbitzariek emakume bat plazaratzen dute eta aurreskuak eta atzeskuak banango zaharra dantzatzen diote eta aurreskuak ipurdikoa emanda sokan sartzen du. Atzeskuari beste emakume bat plazaratzean bukatzen da bideoa. Joseba ...