Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Nicolas Barneix: Zamaltzaina

Dokumentuaren akzioak

Nicolas Barneix: Zamaltzaina

2012/11/05 14:35

Nicolas Barneix Santa Graziko dantzari gaztea auto istripuan hil da asteburu honetan, 25 urterekin. 2011an Santa Graziko gazteek emandako maskaradetan zamaltzaina dantzatu zuen Nicolasek, bai bikain dantzatu ere. Dantzari indartsu eta dotorea, gazte joan zaigu, bere onenean. 2011ko Santa Graziko maskaraden lehen agerraldiko irudiak dira honako hauek. Irudiak eta edizioa: Eire Vila. Nicolas Barneix: Zamaltzaina.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2012/11/05 14:42
Ufa!! Galera guztiak dira gaitzak berdin-berdin, baina holako dohain paregabeak dituzten pertsonenak... pena bat!
2012/11/05 14:45
Bai, egia esan ez-ohiko dantzaria zen, bikaina. Aro latza Zuberoan, kolpea kolpearen ondortik azken aldiotan.
2012/11/05 15:02
Aitortuko dut... penaz egin dut bideoa. Dantzari bikaina zen, eta hain gazte joatea... Doluminak familiari!
2012/11/05 19:54
Gogoan dut egun hura. Ederki egiten zuen dantzan eta jatorki idatzi zituen nire lan-koadernoan maskaradetako partaideen izenak. Irudiak ikusita oroitzapen ederrak datorzkit gogora. Geure oroimenean geratuko da hortaz. Doluminak familiari.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.