Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak
27 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Elementu mota
Data
Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Guilcherren grabazioak Zuberoan 03
Dantzan 2010/04/28 — etiketak: , , , , , , , , , , , , , , , ,

Sohütan egindako grabazio honetan Etienne Cazet (1925an jaioa) zamaltzain lanetan eta Jean Simon Couchinave (1947) kantiniersa lanetan ageri dira dantzan. Aitzineko puntuak, godalet-dantza, braletik jauztia eta makhila-dantza egiten dituzte. Barkoxen 1963an hartutako irudietan Jean Pierre Üthurry eta Alexis Artzanüthürry ageri dira. Gabota, satan-dantza eta godalet-dantza egiten dituzte. Jean Michel Guilcher dantza ikertzaile frantziarrak Euskal dantzak atzertu zituen 1962 eta 1976 bitartean. Bere ikerketetarako hainbat film grabatu zituen. 2006ko azaroaren 11an, Mone Guilcher, bere alabak, Zuberoan egindako grabazio horietako batzuk aurkeztu zituen Barkoxen, dantzaren inguruan antolatuta jardunaldietan.

Non kokatuta Bideoak
Larraine: godalet-dantza 2010
Dantzan 2010/04/23 — etiketak: , , , , , ,

Maskaradak Larrainen Larraineko gazteen eskutik. 2010eko maskarada egutegiko lehen agerrialdian, Larraineko aitzindariak godalet-dantza egiten. Dantzariak: Txerreroak: Maite Akozeberri eta Camile Iriart. Gathuzaina: Peio Bortherri. Kantiniersak: Ainho Akozeberri eta Tina Ettchetto. Zamaltzain: Jean Pierre Akozeberri. Enseinaria: Johanne Etxebest. Irudiak: Arantza Uriguen. Dantzan.com, Larraine, 2010-01-17.

Non kokatuta Bideoak
Sohüta: Sohüta-Hokiko maskaradak 2016 Godalet-dantza
Dantzan 2016/04/04 — etiketak: , , , , , , , , ,

Godalet-dantza Sohüta-Hokiko gazteen 2016ko maskaradetan. Hurrenkera honetan aritzen dira aitzindariak godaletaren inguruan dantzan: Laetitia Benedit (txerreroa), Mathieu Hall (txerreroa), Nathalie Etchart (gathuzaina), Audrey Lefèbvre (gatuzaina), Sandra Elgoyhen (kantiniersa), Aurélie Ascos (zamaltzaina), Elorri Berrogain (kantiniersa), Fabrice Pinque (zamaltzaina), Frantxina Laborde (entseinaria). Bi zamaltzain eta bi kanteriniersa dira taldean, beraz, godaletaren inguruan zamaltzain eta kantiniersak egin ohi duten zatian, laurak ikusi daitezke batera dantzan. Irudiak: Eire Vila. Sohüta, Sohüta-Hokiko maskaradak, godalet-dantza, 2016-01-17.

Non kokatuta Bideoak
Lakarri: Gamere-Zihigako maskaradak 2013: Godalet-dantza
Dantzan 2013/05/22 — etiketak: , , , , , , , ,

Godalet-dantza Gamere-Zihigako gazteek Lakarrin (euriaren ondorioz Altzaiko pilotaleku estalian egin zen arratsaldeko ofizioen emanaldia) eskainitako maskaradetan. Irudiak: Eire Vila. Lakarri, 2013-04-30.

Non kokatuta Bideoak
Zoom godalet
Johañe Etxebest 2013/06/13 — etiketak: , , , ,

Godalet dantza üsatü ez den ikuspüntü batetarik... Youtube, Johañe Etchebest.

Non kokatuta Bideoak
Larraineko Maskaradak Barkoxen eta Arrokiagan 1997
Dantzan 2013/06/13 — etiketak: , , , , , , , , , , , , , ,

1997ko maskaradetako irudiak sareratu ditu Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak. Larraineko gazteek eman zituzten maskaradak, eta Barkoxen eta Arrokiagan egindako emanaldiak grabatu zituzten Andra Marikoek. Hona hemen bideoarekin batera eskaini duten azalpen xehea: "1997an, gure Zuberoako Dantza Maisua izan dan Jean Pierre Rekaltek deitu euskun esanez urte haretako maskaradak, Larrañe herikoa, ondo baino hobeto prestatuta egoala, besteak beste, Entseiniaria, Johañe Etxebest , urteetan ikusitako dantzaririk onena eta trebatuena zalako. Barkoxera Mikel Zamalloa, Jon Erramun Aizpuru eta Mikel Goitia hurreratu ziran eta biziki gozatu eben egun haretaz. Sony kamara zaharra aldean ebelarik, beronen azken grabaketa Zuberoan bertan izan zan. Handik hilabete pare batera, barriz be grabatu gendun taldea Arrokiaga herrian. Ordurako, lehenengotariko kamara digital barria egoan dantza taldean. Ikusteko dekoguz: goizeko Barrikadak, Barrikada Haustia, Arribada, Entseiniarien Puntüa, Bralia, Braletik-jaustia eta Karakoiltzia, Lagabota, Aitzina Pika, Godalet Dantza. Urteak aurrera, harreman handia eta estuagoa dogu Larrañeko dantzariekaz eta jarraian danok gozatzeko moduko irudi eder honeek aurkezten deutsueguz. Hona hemen, 1997ko Maskaradan parte hartu eben dantzarien izenak: Txerreroak : Maia Barneix "Karrikabürü", Otxanda Iriart "Intxauspe". Gatuzain : Christian Urhe "Elgohen", Séverine Iriart "Berteretx". Kantiniersak : Christelle Elgoihen, Joana Larrandaburü "Oskigili". Zamaltzain : Beñat Larrandabürü "Oskigili". Entseiniari : Johañe Etxebest "Elixegarai". Jauna : Beñat Iriart "Berteretx". Anderea : Marie-Christine Sagaspe Irigarai "Zarzaia". Laborari : Alexandre Lecarotz "Hasmeheka". Laborarisa : Josi Etxemaite "Barnetxea". Marexalak : Aines Accocceberri "Etxandia", Céline Uthurralt "Kihilliri". Kuküllero : Ihitz Iriart "Intxauspe", Maritxu Etxeto "Etxeber", Oihana Larrandabürü "Latxagapea", Nadine Elgoihen "Etxeberriborda", Antton "Ponpon" Etxebest "Elixegarai", Jean-Pierra Accocceberri "Jagohen". Kerestuak : Nicolas Bengoxea "Elixabe" (mutila), Sébastien Uthuriague "Mendiondo". Xorrotxak : Dominika Jonnet "Etxebarne", Dominika Urruti "Bentaber" (Monzon pastoraleko sujeta). Buhameak : Alain Iriart "Sala" (Buhame jauna), Jean-Michel Larrandaburu "Etxalüz", Roger Urruti "Bentaber", Johañe Uthurralt "Kihilliri". Kautereak : Armand Elgoihen "Etxeberriborda" (Kabana), Eric Iriart "Intxauspe"(Pitxu), Frédéric Elgoihen "Etxeberriborda", Henri Urhe "Elgohen". Bedezia : Johañe Uthurralt "Kihilliri". Larraineko Maskaradak, Barkoxe eta Arrokiaga, Galdakaoko Andra Mari dantza taldea, 1997.

Non kokatuta Bideoak
Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak
Dantzan 2026/02/17 — etiketak: , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

Irudi horiek 1963 grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek Zuberoako Altzürükü herrian. Ez dira hor maskaradak egiten ziren egunean grabatutako irudiak. Kasu honetan dantzariak jantzi eta haien dantzen demostrazioa egin zuten Ikertzaile bikotearen aitzinean.

Bost dantzari agertzen dira eta bakoitzak aitzindari bat jokatzen du. Bazterrean bi emazte ikusten dira dantzariak begiratzen baina ez da musikaririk agertzen filmeetan.

00:35 Lehendabiziko dantza egiteko aitzindariak bi lerrotan daude. Alde batetik "galtzak": txerreroa, gatuzaina eta entseinaria. Bestetik "gonak": zamaltzaina eta kantiniersa. Formakuntza honek Gabota dantza oroitarazten du baina puntuen antolaketak, dantzaren estruktura musikala finkatzen laguntzen du. Hor Aitzina pika jauziaren doinua baliatuz dantzatua den koreografia da. Gauza harrigarria beraz, garai hartan eta gaur egun arte, jauziak borobilean dantzatzen baitira Zuberoan. Jauzi motzak direnean (Aitzina pika, Ostalersa, Larrabürrü…) errepikapena puntuekin dantzatzea da bertako ohitura. Gauza oso ez-ohikoa da beraz hor ageri dena, ez baita ohikoa izan jauziei halako koreografia-egitura ematea.

01:19 Formazio berdinarekin Gabota ematen dute dantzariek. Ez da dantza osoa ikusten, baina parte bat baizik. Zamaltzainak eta Kantiniersak "Pas français eta entrexat" puntua egiten dute aitzinera eta gibelera. Beste hiruek haien txandan errepikatzen dute. Horretan gelditzen da filmaketa.

01:36 Bost aitzindariak lerro batean, Barrikada edo Satan-dantzaren doinuarekin egiten duten dantza dugu hor. Lehenik taldeko puntua ematen dute eta bukatu bezain laster, txerreroa doa bakarkako dantza egitera. Irudia moztu egiten da eta ondoren zamaltzaina bakarrik dantzan ari dela ikusi daiteke. Bitartean Aitzindariak banan-banan dantza egin dutela pentsa daiteke. Bukatzeko berriro taldeko puntua ematen dute bost aitzindariek.

02:49 Hemen Godalet dantza ikusi daiteke. Aitzindariak zirkulu erdian daude eta horren erdian basoa dago lurrean pausaturik. Ezkerretik eskuinera ordenu honetan kokatuak daude dantzariak: entseinaria, txerreroa, gatuzaina, kantiniersa eta zamaltzaina. Baso gaineko puntuei dagokionez, entseinaria, txerreroa eta gatuzainarena baizik ez dira ikusten. Nahiz eta bukaera ez ikusi maskaraden tradizioan ohizko moduan egiten den bezala, dantza zamaltzainaren puntuarekin bukatzen dela suposatu daiteke.

Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania.

Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n 

Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.

 

 

Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 

 

Non kokatuta Bideoak