Dokumentuaren akzioak
Audioak
Urbeltzen dantza ganbarari buruzko irratsaioa
Urbeltzen dantza ganbarari buruzko irratsaioa egin dute Arratsean programan, maiatzak 24 ostiralean- Arratsaldeko 20:30etan, Euskadi Irratian, Urbeltzen dantza ganbarari buruzko erreportaje ederra eskaini dute, elkarrizketak Juanan Urbeltz, Mikel Urbeltz, Maider Urbeltz, Ander Blasco, dantzazaleak, tartean doinu dezente entzuteko aukera dago.
Idurre Eskisabel Marian Arregiri buruz Graffiti saioan
Marian Arregi Sarasola (1944-2018), Argia dantzari taldeko musikariaren lana eta ibilbidea gogoratu ditu Idurre Eskisabel-ek Radio Euskadiko Graffiti saioan.
Ander Lipus eta Iñaki Arregi Zalakaini buruz Euskadi Irratian
Ander Lipus aktorea eta Iñaki Arregi Argia dantzari taldeko dantza maisua Euskadi Irratiko Arratsean zaion izan dira Arantxa Iturberekin Martin Zalakain ikuskizunari buruz hitz egiten.
Mikel Urbeltz eta Ander Lipus Bilbo Hiria irratian
Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun berria estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian azaroaren 11n. Guzti honen inguruan aritu dira Bilbo Hiria irratian Mikel Urbeltz eta Ander Lipus.
Jon Mayari elkarrizketa RTVEko "A compás" saioan
Kukai dantza konpainiak Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso duela eta Jon Maya elkarrizketatu dute RTVEko "A compás" saioan.
Hazparneko Kaskarota Pierre Carrau
Radio Kulturako Pantxix Bidarte eta Xabier Itzainak Hazparneko kaskarota, Pierre Carrau elkarrizketatu dute orain gutxi. 1946 urtean, II. Mundu Gerla bukatu berritan, Hazparneko gazte talde batek inauteri ohiturak berreskuratzea erabaki zuen. Haien artean zen Pierre Carrau, eta 70 urte beranduago gogoratu ditu orduko kontuak. Hemen duzue programa osoa (19 minutu) entzuteko aukera. Harrigarria da zein argi eta zehatz oroitzen dituen 70 urte lehenagoko dantza eta inauteri kontuak.
Antton Luku eta Ander Manterola Urbeltzi buruz
Antton Luku idazleak eta Ander Manterola antropologoak hitz egin zuten Juan Antonio Urbeltzi buruz, Gipuzkoako Foru Aldundiak honi urrezko domina eman zion egunean. Hona hemen Euskadi Irratian jasotakoa.
Oier Araolaza aurreskuaren burbuila Euskadi Irratia 2015
Euskadi Irratiko Hirigorrian saioan Oier Araolaza elkarrizketatu dute. Martin Garitano Gipuzkoako Aldun Nagusiak dioenez: ia 300 aldiz dantzatu diote aurreskua, karguan egin dituen lau urteotan. Oier Araolaza dantzari eta ikerlariak horixe salatzen du: ganora gabeko aurresku gehiegi dantzatzen dela...askotan aitzakia xelebreenarekin.
Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi
Marian Arregi eta Juan Antonio Urbeltzek, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ematen duen Ikerkuntza Saria jaso dute. Hori dela eta Euskadi Irratiko Amarauna programakoek elkarketa egin diote.
Edu Muruamendiaraz koreografoari elkarrizketa Euskadi Irratian 2015
Edu Muruamendiaraz koreografoa eta Aukeran antza Konpainiako zuzendariari elkarrizketa 'Goiz Kronika' saioan Jose Juan Ugaldek gidatuta, 2015-04-19.
Dokumentuaren akzioak