Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Mondragoe beirazko plaketan: gure lehenengo argazkiak

Dokumentuaren akzioak

Mondragoe beirazko plaketan: gure lehenengo argazkiak

Egilea
Ana Isabel Ugalde, Jabier Bengoa, José Miguel Barrutiabengoa, Juan Ramon Garai
Formatua
Liburua
Editorea
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
Data
2014/10/16

XIX. mendearen azken hamarkadeta egindako argazki ederrak jasotzen ditu, EHUrekin elkarlanean eta Intxorta 1937 Kultur Elkartearen laguntzarekin, Arrasate Zientzia Elkarteak argitaratutako argazki liburu honek. Bere egunean J. Antonio Otaduy Astolak jaso eta gerora haren emazte Maria Asunción Urrutia Murguiondok zaindu eta gordetako argazkien hautaketa bat dira liburuan jasotakoak. Arrasateko kale, paisaia, jende, jai giro eta zenbait pasarte berezi jasotzen dituzte argazkiok. Tartean 1896an Arrasaten ospatutako Gipuzkoako lehehengo Euskal Jaia erakusten duten zenbait argazki eder ere badaude; haurrek emandako zenbait dantza saio, helduen esku-dantza edo soka-dantza bat eta erromeria, danbolin-joleak udaletxeko arkupeetan direla. Fondo honetako argazkien berri emanez dantzan-en argitaratutako "XIX. mendeko dantza argazki ederrak Arrasaten agertu den Mendia argazki fondoan" sarreran ikus daitezke argazki horietako batzuk.

Zehatzago, liburuak jasotzen duen aurkibidea honako hau da:

Sarrera

1. Material fotografikoa

2. Mendi familia:

     2.a. Ramon de Mendia Unsain eta Josefa Arzamendi Sologaistoa, Santa Agedako Bainuetexearen fundatzaileak

     2.b. Jose Maria de Mendia Arzamendi eta Rafaela Echazarreta Yzaguirre, negozio familiarra sendotu zuten oinordekoak

3. Argazkilaria eta bere ondarea:

     3.a. Kale bibi-biziak

     3.b. Kale isilak

     3.c. Armada iritsitakoan

     3.d. Erretratuaren dotorezia

     3.e. Arrabaletako jauregi eta txaletak

     3.f. Inguruetako pasaiak

     3.g. Gipuzkoako lehenengo Euskal Jaiak

     3.i. Antonio Canovas del Castilloren erailketa

     3.j. Pedro Viteriren legatua

4. Ondorioak

5. Iturri dokumentalak

 

Mondragoe beirazko plaketan-Gure lehenengo argazkiak

  • Egielak: Ana Isabel Ugalde Gorostiza (EHU), Jabier Bengoa, José Miguel Barrutiabengoa, Juan Ramon Garai (Arrasate Zientzia Elkartea)
  • Zuzendaria: Ana Isabel Ugalde Gorostiza (EHU)
  • Azala: Mikel Murgizu Bakaikoa
  • Aspaldiko argazkiak: José Valderrey De Lera
  • Oraingo argazkiak: Juan Luis Elizarán Trojaola
  • Euskeratzea: Maite Uranga Diaz
  • Lehenengo edizioa: Oñati, 2014
  • Maketazioa-Inprimaketa: Gertu, Oñati
  • ISBN: 978-84-938850-9-0
  • Lege gordailua: SS-706-2014

Dokumentuaren akzioak