Dokumentuaren akzioak
Kaxkarotak Dantza.02
- Egilea
- Uztaritzeko Txaranga - Musika truke
- Formatua
- CD
- Editorea
- Iparraldeko Dantzarien Biltzarra
- Data
- 2011/01/18
Kaxkaroten musikak jaso ditu Iparraldeko EDBk bigarren CD honek (Kabalkadak izan zen lehena). Uztaritzeko Txarangak grabatu ditu Patrik Larraldek Musika Truke proiektuaren barruan prestatutako doinuak. Hala deskribatzen ditu Kabalkadak diskoarekin datorren informazio orriak:
"Dantzak: Bi martxa berezi bidean aitzinatzeko: Kaxkarota Martxa 1 eta 2 Ihauterietako. 5 dantza berezi etxe aitzinetan emaiteko. Makil dantzak lerroan emanak, Haundia eta Ttipia. Heietan "hiru xito" izendatua. Bi dantza errondan, zaharrenak: Xinple eta Marmutx. Fandango, hau azkenik sartua ohituran.
Kaxkaroten aroa: Gaur egun kaxkarota ateraldiak Asteart Gizen baino bi astelehenago hasten dira: larunbatarekin Baionako karriketan, bi igandez aldiz Uztaritzeko auzoetan etxez etxe. Bukaera, Asteart Gizen gaua. Hor anitz ihauteri iduri sujet berezia "Zan Pantzar" herriko plazarat eramana da, herriko arazo guztaik leporaturik auziperatua, errea. Erromeria lagun, hor bukatzen da ihauteria.
Ihauteriko desagertu itxurak: XX.mende erdirat arte, Kaxkarota tropatik berex ibiltzen ziren ere, beren buru, bertze bi multxo: Maskak. Hauek multxoka bilduak, nola nahizka beztituak, etxez etxe zoazien ere, eske, barrandan. Hartza, jabea eta hunen emaztea. Hauek hiruak ere beren buru, etxez etxe. Europa erdirainoko ihauteri ohituretan zabaldua den sujeta. Nundik, nola gure herrira, Euskal Herriraino heldua?
Aupa Kaxkarotak! "Berriz ttope!" zioten ongi etorri ona zutelarik, bigarren dantza bat emanez.
Uztaritzeko KAXKAROTAK. Kaxkarotak! Uztaritzen bai´ta Lapurdi guzian dantzariei emana zaien izena. Aspaldiko ohitura. XIX.mendearen erdian jada agertzen ziren. Uztaritzen, belaunaldiz belaunaldi, urte guziz eten gabe segitu dute, gerla haundietan salbu.
Gaurko Kaxkarota taldearen itxura: zazpi, zortzi dantzari, banderari edo ikuriñalariaren gibeletik. Ondotik, soinulariak. Azken 30 urte hauetan, kobrezko zazpi, zortzi kideko txaranga. Lehenago, klarineta, akordeoia eta attabala aski ziren. Multxo horren inguruan, barreatuak, bortz pa sei eskelari: besta gorriak, ponpierak, kotilun gorriak.
Ibilmoldea: Tropa etxez etxe doa, beti dantzan: kaxkarota dantzariak lerroan, soinulariak gibeletik Eskelariak barranban inguruan, batzu aitzinean etxeetarik jendeak aterazteko kaxkarotak heldu aitzin. Dantza bat ate aitzinean, trago bat edan, artetan zerbeit jan eta segi aitzina, molde berean, ondoko etxerat.
-
Kaxkarot martxa 1
-
Kaxkarot martxa 2
-
Makil ttipia
-
Makil handia
-
Xinple
-
Marmutx
-
Fandango
-
Makil ttiki
-
Makil berria
UZTARITZEKO TXARANGA
Grabaketara etorri zirenak:
LARRONDO Patrick Perkuzioa (Zinbalak)
Biscay Jean Michel Perkuzioa (Bonboa)
ST ESTEBEN Paxkal Perkuzioa (Attabala)
ANETAS Beñat Tuba
AMESTOY Battit Tronboia
BARBACE Jean Michel Tronboia
AMESTOY Amaia Saxo alto
SERRANO Maitena Saxo alto
LANDABURU Denis Saxo ténor
ALDACO Filipe Tronpeta
BIDALUN Patxi Tronpeta
Ezin etorriak zirenak:
ETCHEVERRY Xabi Tronpeta
LAFFITTE Virginie Tronpeta
ETCHEGORRY Xan Tronboia
Uztaritzeko txarangak eskertzen ditu artetan laguntzen gaituzten bertze soinulari hauek:
AMESTOY Arantza
AMESTOY Christine
ITURRIÑO Iñaki
OURTAU Xabi
SABAROTS Patrick
SARRATIA Mixel
Musika Truke: Patrik Larralde
Laguna Records: Xabi Pellarini
Produkzioa: Iparraldeko Dantzarien Biltzarra - Euskal Dantzarien Biltzarra
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Laguna Records
2010eko urrian.
Dokumentuaren akzioak