Dokumentuaren akzioak
Kabalkadak Dantza. 01
- Egilea
- Musika truke
- Formatua
- CD
- Editorea
- Laguna Records
- Data
- 2010/04/08
Kabalkadetako musikak biltzen ditu Iparraldeko EDBk eta Musika Truke proiektuak sustatutako CD honek. Trikili Trakala, Amikuzeko Txaranga eta Leinua taldeak grabatu dituzte Patrik Larraldek prestatutako doinuak. Kabalkaden inguruko azalpen hau jaso dute diskarekin datorren informazio orrian:
"Kabalkadak aspalditik ezagutzen diren toberen hondarrak dira. Kabalkadak toberetan egiten ziren paradak bezalakoak dira karroak izan gabe. Hogeigarren mendearen hastapenean Faustin Bentaberryk toberetatik bereizi zituen kabalkadak herrietako gertakizun handietan karriketan desfilean baliatzeko. Toberetan, dantzarien multzoak Bolan dantza eta Martxa izeneko musika doinuekin dantzatzen zuen. Geroztik forma bera atxiki du. Batzuetan ikusle anitz zirelarik desfilean dantzariak tokian egoiten ziren. Donibane Garaziko karrika hertsietan Erdizka Lauetan (edo entrexatak) egiteko inguruan ez baitziren kokatzen ahal dantzariek bi lerro zuzenetan dantzatzen zituzten.
Gaur egun ere kabalkadak sosa biltzeko helburua atxiki du. Ez baitugu gehiago Toberarik ikusten, desfileak herrietako festetan, ihauterietan edo Garaziko gertakizun handietan egitzen dira."
Kabalkadak Dantza. 01
Musika Truke
- Martxa 1
- Martxa 2
- Galtxetaburu
- Bolan dantza
- Entrexatak
- Makilariena 1
- Makiariena 2
- Eskualdunak
- Sorginak
- Dantza korda
- Dantza kordatik jauzia
Trikili Trakala
- Ximun Garat: tronpeta
- Alain Martineau: saxofoia
Amikuzeko txaranga
- Didier Lucu: dumbo lodia
- Xavier Chamalbide: dumbo argia
- Filipe Etchart: zubazofonoa
- Francis Castera: tuba
- Laura Bide: esku soinua
- Aline Dupoy: klarineta
- Olivier Auzqui: xirula
Leinua
- Anais Azcona: esku soinua
- Olivia Trochain: esku soinua
- Maitane et lore Darthayette: esku soinua
- Iban Etcheverry: biolina
- Ellande Etcheverry: xirula
- Luxi Lavielle: biolina
- Sébastien Paulini: xirula
- Xabi Etcheverry: biolina
- Mathias Goyheneche: atabala
Musika truke : Patrik Larralde
Laguna Records: Xabi Pellarini
Produkzioa: Iparraldeko Dantzarien Biltzarra - Euskal Dantzarien Biltzarra
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Laguna Records2009ko urrian.
Dokumentuaren akzioak