Dokumentuaren akzioak
Dantzaz ele...
- Egilea
- Maritzuli dantza konpainia
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Maritzuli dantza konpainia
- Data
- 2021/08/24
Baionako katedraleko klaustroan Ipar Euskal Herriko hainbat festa eta errituren jantziak erakutsi zituen Maritzuli konpainiak 2021eko abuztuaren 24tik irailaren 14ra bitarte. Besta Berriko pertsonaien hainbat jantzi, Lapurdiko inauterietako mozorroak, Nafarroa Behereko Kabalkada bat eta Zuberoako maskaraden taldeak osatzen du erakusketa. Katalogoan lau segizio horiek agertzen diren festen inguruko gerturatze historikoa egin da Xabier Itzaina, Jon Olazkuaga eta Jon Iruretagoienaren testuen bidez. Hainbat argazki zahar ere jaso dira liburuxkan.
Itzainak Besta Berri festaren inguruko azalpenak ematen ditu: bilakaera, egitura, aldaera geografikoak, pertsonaiak... Jon Olazkuagak, berriz, Lapurdiko inauteriez eta Kabalkada eta toberez dihardu. Inauterietan, batez ere, kaskaroten eskearen ohituraren galtzea zein berreskuratzeaz eta eske horietako dantza errepertorioaz zentratzen da. Kabalkadei dagokienez, XIX. mendean hartu dituzte forma edo egiturak azaltzen ditu eta baita dantzak izan duen presentzia ere. Azkenik, Jon Iruretagoienak Zuberoako maskaradetako pertsonaiei erreparatzen die, azken mendean izan diren aldaketei.
Liburuxka hau Maritzulik argitaratu zuen 2021ean euskaraz eta frantsesez. 2023an, erakusketa San Telmo Museora garraiatu da eta museoak gaztelaniara eta ingelesera itzuli du argitalpena. Horrela, liburuaren hiru bertsio daude eskuragarri: euskara-frantsesa, euskara-gaztelera, euskara-ingelesa.
Aurkibidea
- Dantzaz ele... (hitzaurrea)
- Besta berri - Xabier Itzaina
Besta berri- "Guarda nazionala" dantzaria.
- Lapurdiko ihauteri konpartsa - Jon Olazkuaga Garibal
Esker birak eta dantza errepertorioa
- Kabalkadak eta tobera munstrak - Jon Olazkuaga Garibal
Kabalkadetako dantzak
- Maskaradak - Jon Iruretagoiena
Godalet dantza: Zamaltzain dantza?
Dantzaz ele...
Maritzuli konpainia, 2021
Dokumentuaren akzioak