Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Uztaritze: Kaskarotak 2023

Dokumentuaren akzioak

Uztaritze: Kaskarotak 2023

2023/02/13 11:05

Neska-mutilez osatutako kaskarot taldea atera da lehen aldiz Uztaritzen. Barne prozesu baten ondoren neskek ere kaskaroten jaian parte hartzea erabaki dute Uztaritzen. Dantzari kopurua bikoiztu denez bi talde osatu dituzte, bakoitza dantzari, banderari, eskelari eta musikariekin. Baionara egin zuten lehen ateraldia aurreko asteburuan eta aste honetan Uztaritzeko Arruntza eta Heraitze auzoetan ibili dira. Datorren igandean Uztaritze bertan ibiliko dira eskean, dantzan eta kantuan. Heraitze auzoko kaskarot eskeko argazkiak dituzue honakoak. Argazkiak: Amaiur Aristi. Inauteriak, kaskarotak, Heraitze auzoa, Uztaritze, 2023-02-12.

Dokumentuaren akzioak